Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Uztaila »  Euskararen justizia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euskara

Euskararen justizia

Jone Urkizu

Justiziaren arloan euskarari lekua egiteko taldea sortu da; Eneko Etxeberriaren ustez, “Azpeitiko eta Madrilgo epaitegien artean ez dago alderik”

Justizian Euskaraz Elkartea bi egin behar nagusirekin sortu da: batetik, beraien burua eskaintzen dute Justizia administraziora jo behar duten euskaldunek euskaraz egiteko modua izan dezaten, eta bestetik, esparru zabal horretan euskaraz egin ahal izateko eskubidea bermatzeko konpromisoak eskatuko dituzte, ekimenak bultzatu eta urraketak gogor salatuz.

Azpeitian bada epaitegi bat, eta hemen ere hutsune ederra dago euskararen inguruan. Eneko Etxeberria abokatuaren hitzetan, “Azpeitiko eta Madrilgo epaitegi baten artean ez dago ezberdintasunik”. Harreman informal batzutan erabiltzen omen da euskara, baina gainerontzean gaztelera da hemen nagusi.

Justizian Euskaraz Euskal Herri osoko epaile, abokatu, prokuradore eta erregistratzaile guztientzat irekita dago. Hasieran 40 kide ziren, baina orain Euskal Herriko epaile, abokatu eta erregistratzaileei deialdi zabala egin diete (horien artean azpeitiarrei). Taldeak lehenengo egin behartzat, hizkuntza eskubideen ponentzia juridikoa osatzea du.

Bideak jarri”. Etxeberria abokatuak ongi daki justizian euskarak duen lekua, eta elkarteak ekarriko dituen onurei begira baikor agertzen da.

Haren ustez, ekimenaren izaerak adierazten du, administrazioak “etxeko lanak” ez dituela betetzen eta horren ondorioz, eragile pribatuek oinarrizko eskubide bat aldarrikatu behar izan dute. Etorkizunera begira, “euskara hornitu eta zuzenbidean kokatu behar da, eta itzulpengitzaren inguruan eztabaida sakon bat eman behar da”, dio. “Zuzenbidean euskara erabiltzeko eskubideaz gain, protagonista izateko bideak jarri behar dira”, dio Eneko Etxeberria abokatuak

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak