Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Uztaila »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik

Juan Carlos del Pozo

Urrestillako ur jauzia
Urrestillako ur jauzia.  Azpeititik gertu, Urrestillara iritsi baino lehen, auzoa eskubira utzi eta ezkerrerako bidea hartuz gero, goiko ur jauzi eder hori topa daiteke.  
Erreka gorri iturburua
Erreka gorri iturburua.  Arlizeta eta Largarate baserrien artean dago, eta bi kilometroko luzera duen ibai ertzeko landaredia topa daiteke bazterrean. 
Saninazioren bizkarra
Saninazioren bizkarra.  Xoxoten Jose Luis Orbegozo mendizalearen omenez dagoen harria, eta atzean San Inazioren estatua; paraje polita mendiaren puntara iritsitakoan ikus daitekeena. 
Aittolako gurutzea
Aittolako gurutzea.  Xoxotetik Aittolara jaitsi eta ilunabarrean itsasoari eta eguzkiaren azken printzei ateratako argazkia. Gurutze handia aurrean, eta itsaso zabala urrunean. 
Artaldea
Artaldea.  Urrestillako ur jauzitik gertu, zubi txiki baten gainean artalde ederra topatu zuen Del Pozok. Gainera, ardiak ere jatorrak izango ziren, begiratu egiten ziotelako. 
Iluntzean
Iluntzean.  Argazki hori ere Aittolatik ateratakoa da. Bertan, eguzkia laino eta mendi tartean ezkutatzen ari da. Ilunabar ederra. 
Zaldiak
Zaldiak.  Xoxotera bidean zaldi eta poni asko ikus daitezke. Animalia horiek ez dira izutzen pertsonekin. Begiratu argazkikoei; familia bat ondotik pasatzen den bitartean, beraiek jaten segitzen dute. 

Juan Carlos del Pozo denbora librean ibiltzen da argazkiak ateratzen, eta hona hemen ikusgai haren lan batzuk, inguruko txokoez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak