|
|
|
Klik
Juan Carlos del Pozo
|
|
Urrestillako ur jauzia.
Azpeititik gertu, Urrestillara iritsi baino lehen, auzoa eskubira utzi eta ezkerrerako bidea hartuz gero, goiko ur jauzi eder hori topa daiteke.
|
|
|
|
Erreka gorri iturburua.
Arlizeta eta Largarate baserrien artean dago, eta bi kilometroko luzera duen ibai ertzeko landaredia topa daiteke bazterrean.
|
|
|
|
Saninazioren bizkarra.
Xoxoten Jose Luis Orbegozo mendizalearen omenez dagoen harria, eta atzean San Inazioren estatua; paraje polita mendiaren puntara iritsitakoan ikus daitekeena.
|
|
|
|
Aittolako gurutzea.
Xoxotetik Aittolara jaitsi eta ilunabarrean itsasoari eta eguzkiaren azken printzei ateratako argazkia. Gurutze handia aurrean, eta itsaso zabala urrunean.
|
|
|
|
Artaldea.
Urrestillako ur jauzitik gertu, zubi txiki baten gainean artalde ederra topatu zuen Del Pozok. Gainera, ardiak ere jatorrak izango ziren, begiratu egiten ziotelako.
|
|
|
|
Iluntzean.
Argazki hori ere Aittolatik ateratakoa da. Bertan, eguzkia laino eta mendi tartean ezkutatzen ari da. Ilunabar ederra.
|
|
|
|
Zaldiak.
Xoxotera bidean zaldi eta poni asko ikus daitezke. Animalia horiek ez dira izutzen pertsonekin. Begiratu argazkikoei; familia bat ondotik pasatzen den bitartean, beraiek jaten segitzen dute.
|
|
Juan Carlos del Pozo denbora librean ibiltzen da argazkiak ateratzen, eta hona hemen ikusgai haren lan batzuk, inguruko txokoez.
|