Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Uztaila »  Iritzia »  Saninazioetako programa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Saninazioetako programa

Iñaki Martinez (Uztarria-Euskarako kidea;www.uztarria.com/euskara)

Saninazioak antolatzeko batzarra izan zenean udaletxean, ni Uztarria-Euskara taldeko ordezkari bezala joan nintzen, eta nirekin batera Ainara Betegi Euskal Herrian Euskarazeko ordezkaria ere joan zen. Batzarrera azaldu ziren gainerakoak: Mikel Ibarzabal, Julian Kortajarena, Kandido Mitxelena eta Manuel Unanue Udal ordezkariak. Beste inor ez! Hori ere kezkatzekoa da. Ibarzabalek egitaraua azaldu zuen. Nik, Uztarria-Euskarako kide bezala, Uztarrian dagoen kezka bat azaldu nuen: saninazioetako festen programan gaztelaniaz idazten direla atal batzuk. Aurrez egindako idatzi bat irakurri eta guztiei eman genien. Azken bost urteak kontuan hartuz, festen egitarau idatziak eredu jakin bat jarraitzen duela azalduz: zezenketak, elizako gaiak, EAEko lehendakariaren ongietorriaren idatzia eta su artifizialen inguruko idatziak erabat gaztelaniaz egiten direla.

Euskararen normalizazioaren bidetik, gai horretan ere urtetik urtera pausoak eman beharko liratekeela esan genien; bestetik, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia dela-eta Udalak euskararekiko hartutako konpromisoarekin hori bat ez datorrela iruditzen zaigula.

Udal ordezkariek esan zuten hori ez dutela inoiz kontuan hartu eta eskertuta azaldu ziren, eta hitz egingo dutela eta neurriak hartzeko konpromisoa hartu zuten.

Gaineratu zuten egitaraua urtero horrela egiten dela eta utzikeriagatik-edo ez direla jabetu erabilitako hizkuntza ereduan, “noizbehinka ondo zagok baten batek belarritik tiratzea!”, esanez. Bilera positiboa izan zela uste dugu, saninazioetako egitarauan euskararen presentzia handiagoa izateko konpromisoa azaldu zelako. Ikusiko dugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak