Arantzazu Aldalur: "Euskararen aldeko jarrera sendotzen du ziurtagiriak"
Arantxa Aldalur Ekipse Kultur dendakoa jabea da, eta euskararekin konpromiso batzuk hartuak ditu. Horren adierazle da Bai Euskarari Ziurtagiria
2004ko uztailean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu zenuen, Guk Zerbitzua Euskaraz maila, hain zuzen ere. Zergatik sartu zinen Bai Euskarari Ziurtagiriaren prozesuan?
Euskararen aldeko proiektu honekin bat egin eta nire babesa eskaintzeagatik.
Zer konpromiso hartu dituzu harrezkero?
Egia esan, denda ireki nuenetik euskaraz lan egin izan dut baina orain, zenbait gauza sistematizatu ditut. Fakturazioa adibidez, euskaraz egiten dut beti. Gainontzean, bezeroekiko harremana beti euskaraz izan dadin saiatzen naiz.
Zailtasunik izan al duzu?
Ez, euskaraz lan egin izan dudalako beti.
Beharrezkoa al da Bai Euskarari Ziurtagiria euskararen normalizazio bidean?
Bai, euskararen aldeko jarrera sendotzen duelako. Hala ere, euskaldunontzat ez da hain nekeza zenbait ohitura aldatzea, nahiz eta kontzienziazio mailan hutsuneak dauden. Euskara egunero erabiltzen ez dutenek konpromisoak hartzea izango litzateke benetako aurrerapausoa.
Euskarazko produktu asko saltzen al da Azpeitian?
Oso gutxi, eta saltzen dena, haurrentzako argitalpenak dira. Ez dago euskaraz irakurtzeko ohiturarik.
|