Euskara
Euskal tonbola
Jone Urkizu
Maiatzetik Kontseiluaren Euskal Tonbola dago herriko tabernetan, baliabideak biltzeko eta euskararen aldeko kontzientzia hedatzeko
Kontseiluak Euskal Tonbola antolatu du, euskara bultzatzeko proiektu berriak abian jartzeko baliabideak lortzeko helburuarekin. Urola Kosta eskualdea izan da lehena, eta tonbola aurrerantzean herriz herri ibiliko da euskararen aldeko konpromisoa zabaltzen.
Maiatzaren 13tik Euskal Tonbolaren kaxak herriko tabernetan daude eta dagoeneko txartel ugari saldu da. Euro baten truke txartel bat erosi ahal izango da eta sariaren izenarekin batera, norbanakoen euskara sustatzeko konpromiso bana azalduko da. Horrela, bi helburu uztartu nahi ditu Kontseiluak: bere ekimenetarako baliabideak bildu eta euskararen aldeko kontzientzia hedatu.
Erosleak txartela hazkatu behar du saria zein den jakiteko. Nagusiak Kariberako eta Mediterraneoan zeharreko bidaiak dira. Baina bada besterik: MP3 irakurgailuak, kamera digitalak, sakeleko telefonoak, DVD irakurgailuak, asteburuak landetxeetan, DVD sortak eta afariak, besteak beste.
Kontseiluak ez du inoiz mota honetako ekimenik antolatu baina emaitzak onak izango direlakoan daude. Biltzen den dirua, euskararen normalizaziorako proiektuak gauzatzeko erabiliko da.
Hilabete inguru egingo du eskualdean, gero tokiz aldatuko baita.
Non?
Tabernak
Etxe-zuri.
Korrale.
Bost.
Orkatz.
Intz.
Amaia.
Zuhatz.
Oņatz.
Lokotx.
Fideo.
Neguda.
Ekaitz.
Chaplin.
Oker.
Xoxote.
Jin Clar.
Garoa.
Erreka.
Meola.
Xanadu.
Bordatxo.
Neredi.
|