|
|
|
Igoerako festa
Maiatzaren 20an partida erabakigarria jokatu zuen Iraurgi saskibaloi taldeak: jokoan EBArako igoera zuen. Jendetza bildu zen kiroldegian, eta irabazle, Iraurgi
|
|
Azkeneko minutu gogorrak..
Azkeneko minutuetan nerbiok aidean izan zituzten Iraurgikoek eta jarraitzaileek. Aurretik ziren bailarakoak, baina garaipena ez zegoen ziurtatuta, aldea txikia zegoelako markagailuan.
|
|
|
|
Bukatutakoan, okerrena..
Partida bukatu eta afaltzera joan aurretik trasteak jaso behar izaten dituzte, eta Iraurgi taldekoek beraiek egin behar izaten dute lan hori. Argazkian, Josu Arozena.
|
|
|
|
Txarangarekin giroa..
Jendea girotzeko txaranga ere izan zen kiroldegian. Jarraitzaileak kantuan gustura aritu ziren Lan Mobel Iraurgi taldea animatzen.
|
|
|
|
Ez ahanzteko moduan..
Joxe Luis Zubizarreta *Xubi*, Iraurgi Saskibaloi Elkarteko lehendakariak, ez zuen partidako detaile bat bera ere galdu. Ohi bezala, bideoan grabatu zuen partida historikoa.
|
|
|
|
Taldea ez da ahanzten..
Ikusle asko izan ziren kiroldegian, eta, nola ez, garai bateko jokalariak ere azaldu ziren bertara. Argazkian, Iñaki Uria —betaurrekoduna— pibot historiko azkoitiarra.
|
|
|
|
Zaleak..
Kirol guztietan daude zaletuak, eta Iraurgikoek ere badituztela ederki nabaritu zen kiroldegian. Batzuk besteak baino sutsuagoak dira,
eta bakoitzak bere erara animatu zituen jokalariak.
|
|
|
|
Ondoren..
Partidako tentsioak alde batera uzteko ez dago afaltzera joatera bezalakorik. Lan Mobel Iraurgi taldekoek horixe bera egin zuten, eta argazkia ikusita, ongi pasatu zutela esan daiteke.
|
|
|