Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Ekaina »  Festazaletasuna (Azpeitia eta topikoak-4)

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Festazalea

Festazaletasun (Azpeitia eta topikoak-4)

Oihana Elduaien

Nork ez du entzun, noiz edo noiz, Azpeitian festa asko dagoela? Azpeitiaren inguruko beste topiko bat da, atal honetan argitzen saiatuko garen laugarrena

"Azpeitian beti festetan zaudete, baina saninazioak baino ez dira zuenak!” Kanpotar batek esango lukeen esaldi tipikoa. Topikoaren seinale. Sansebastianak, karnabalak, santioak, saninazioak eta santotomasak hemen. Auzoetako jaiak aparte. Baina egia al da beste lekuetan baino festa gehiago dagoela Azpeitian?

Garestienak bai. Datuei begiratuta, argi dago, Azpeitiko Udalak aurrekontuaren zati handia eskaintzen diela festei: aurrekontuaren %6,3. Gipuzkoako hainbat herritako ehunekoekin alderatuz, zenbaki handia da hori. Gutxi dira ehuneko hori lau puntu baino handiagoa dutenak. Donostia bera hiru azpitik dago: %2,8.

Baina festetan diru asko gastatzeak ez du zertan esan nahi herri hura festazalea denik. Egitaraua ez du egiten diruak, eta egitarauak ez du egiten festa egiten; festa, giroak egiten du, eta giroa jendeak.

Diruak giroa sortzeko ere lagun dezake. Baina hori, beti ere, diru hori zertara bideratzen den, eta egitaraua nola osatzen denaren arabera egongo da.

Azpeitiak herri festazalea izatearen topikoa badauka, eta azpeitiarren artean, parte-hartzaile sena falta dela ere nahiko topikoa bihurtzen ari da. Hori, betiere begiratzen diozun festaren arabera. Sansebastianak herriko festarik parte-hartzaileenetakoak izatearen ospea dute, saninazioek ez bezala.

Festazaleak toki guztietan daude, eta festa gustuko duena beste herriko festetara joaten zalea izaten da. Edonongo festetara joanda ere, ziur topatuko duzula azpeitiarren bat.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak