Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Ekaina »  Iritzia »  Misiolariak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Misiolariak

Kepa Susperregi

Aurreko hilabetean, eskuetan nuen Iluminare izeneko aldizkariko artikulu batean agertzen zen datu batek nire atentzioa bereganatu zuen. Bertan zioenez, urtero 20 elizbarruti berri sortzen omen da munduan. Harritu egin ninduen datu horrek.

Idazleak zioenez, oinarrizko arrazoi bat bada horretarako: duela urte batzuk misio lurralde bezala ezagutzen ziren herrietan ugaritu eta sendotu egin dira kristau talde eta elkarteak. Garai batetan, hamar lagunez osatutako taldeak zabaldu egin dira Elizbarruti osoak osatzeraino.

Hazkunde eta zabaltze horren oinarri misiolarien lana eta bizi eskaintza da. Asko dira eta munduan bere bokazioa landuz, bizi diren herrietan txertatuz eta lan eginez, inguruko bizi-lagunen bizi egoerak hobetzeko bere ahalegina eskainiz, bizi diren gizon eta emakumeak. Horienartean 40 azpeitiar misiolari ere badira, munduan zabaldurik.

Horien artekoa izan dugu Joanito Epelde ere. Apirilean hil zen Quiton, Ekuadorren. Parrokia inguruan jaio zen duela 77 urte, eta 1952. urtean apaiztu ondoren, Aizarnan eman zituen bere apaiz bizitzaren lehen pausoak. Bi-hiru urte beranduago, Euskal Elizbarrutietako Misiolari taldearekin bat eginez Ekuadorrera abiatu zen, eta lurralde hartako hainbat herritan eman du bere bizitza. Hego Ameriketako inguru hartan eliz-bizitzak eta kristautasunak bizi izandako aldaketen testigu, misio lanetan lankide izan zuen batek halako batean aipatu zidanez, “beste askok gogoko ez zituzten bazterretan” eskaini izan zuen bere bizitza.

Orain urte eta erdi pasatxo alde egin zuen Azpeititik azkenekoz, osasun arazoei aurre eginez, gure artean hilabete ugari eman ondoren. Bere burua hobeto sumatu zuenean, deika zituen haiengana itzuli zen, azkenera arte gustura zebilen horretan bizitzea lortuz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak