Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Ekaina »  Iritzia »  Euskal Herria izEHNA eta izana

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Euskal Herria izEHNA eta izana

Xabier Bikendi eta Iker Segurola (Bai Euskal Herriari)

EHNA eskuan eta ibili munduan izan zen 2004ko Naziotasun Egunaren leloa. Lehenengoz Euskal Herriko Naziotasun Aitormena gauzatzetik haratago, EHNAk tresna bezala duen garrantzia eta erabilgarritasuna azpimarratzeari ekin genion.

Urtebetean euri asko egin du, eta EHNAk ere eman ditu hainbat jauzi. Herriz herri finkatzen eta iraunkortzen doa, gero eta herritar gehiagok dute EHNA eskuan, eta gero eta toki gehiagotan aitortzen zaio duen ofizialtasun eta erabilgarritasuna.

Lan honen bidean, Bai Euskal Herriari herri ekimenak hainbat ekimen bultzatzen dihardu, EHNAren erabilera sustatu asmoz. Hor kokatzen dugu EHNA Erabili Eguna. Baita Udalbiltzarekin elkarlanean aurkeztuko dugun EHNA erabiltzeko gida ere.

Euskal Herriari so, aspaldi geldirik ziren urak mugitzeko baldintzak sortzen ari direla senti dezakegu. Politikariak ere Euskal Herriaz mintzatzen dira eta pauso garrantzitsua iruditzen zaigu. Une garrantzitsutzat dugu hau, euskal herritar garen aldetik, Euskal Herriaren izenaz mintzatzen garen honetan Euskal Herriaren izanaz ere mintzatzea badagokigulako. Horregatik aukeratu dugu Euskal Herria izEHNA eta izana Zestoako Naziotasunaren Egunaren leloa; lelo batetik haratago doan izenburua. Gure herriaren izena eta izana uztartzearen ezinbestekotasunak sorturiko izenburua. Euskal herritarrak gara, euskal naziotasunaren jabe gara eta guztion artean Euskal Herria izeneko nazioa osatzen dugu. EHNAk biak batzen ditu, euskal herritarron izena eta izana batetik, eta Euskal Herriarena bestetik.

Pauso trinkoa emango da ekainaren 12an. Herriaren eta herritarron izena eta izana praktikoki gauzatzeko determinazioa baitugu. EHNA egin eta erabili!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak