Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Ekaina »  Iritzia »  Badator uda...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Badator uda...

Jokin Uranga

Badator! Udararekin batera etorriko dira hainbeste gustatzen zaizkigun sanjuanak, sanferminak eta ez dakit zenbat san eta santa.

Ezin ahaztu noski, gure ‘herri jaiak’, edo ‘saninaziyuek’, hobeto horrela? Alde ederra baitago herriko jaietatik herri jaietara. Gustatzen zaizkionari errespetuz, ez dut esango txarrak direnik, baina zer dute herri jaietatik? Zenbaterainokoa da herritarren parte-hartzea ekintzetan?

Egitarauaren ardatza beti izan dira zezenketak, Alcatraz eta horrelakoak. Nongo jaiak ospatzen ditugu: Euskal Herriko ia herririk euskaldunenetakoak edo Sevillakoak? Antinaturala iruditzen zait, besterik gabe. Antinaturala euskal kulturarekin inongo harremanik ez duten jaiak direlako eta herri jaiak izanik herritarron parte-hartzea hutsaren hurrena delako. Ni behintzat, ez naiz identifikatzen, besteok barkatuko didazue.

Urte dezente igaro dira, azpeitiar gisa festez gozatzeko eskubidea zutela pentsatuz, talde batek jai herrikoien aldeko apustua egin zuenetik. Bitarteko gutxi, aurrekontua Udalekoaren erdiaren laurdenera ere ez zela, lanari ekin zioten ilusioz. Bidean nahiz eta traba ugari aurkitu (badakigu zeinek jarriak), herri bazkaritik hasi eta kontzertu, bertso poteo eta abarretan arrakasta lortu izan dute. Zorionak eta eskerrak jaiak alaiagoak eta parte-hartzaileagoak egiten saiatu direnei.

Baina nire galdera da: politikan ere talante berriaz hitz egiten den garaiotan, arazoak denon artean konpondu behar ditugula gero eta garbiago dagoen une hauetan, nola izango da hau dena posible, festetako egitarau kaskar bat ere elkarlanean egiteko gai ez bagara?

Ezberdintasunak asko izango dira ekitaldiak zehaztekoan, baina eseri, eztabaidatu eta adostu ditzagun gehiengoak nahi dituen saninaziyo irekiago, parte-hartzaileago eta, nola ez, euskaldunagoak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak