Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Maiatza »  Eba, Rakel eta Maria Pilar Lizarralde: "Bai Euskarari ziurtagiria aurrera egiteko bidea da"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eba, Rakel eta Maria Pilar Lizarralde: "Bai Euskarari ziurtagiria aurrera egiteko bidea da"

Jone Urkizu

 

2004ko uztailean, Azpeitiko 33 erakundek berritu edo lehen aldiz jaso zuten Bai Euskarari Ziurtagiria. Haien artean zegoen Kili-Kolor Kopistegia, eta harrezkero euskararen aldeko konpromisoa hartua dute.

Noiz hasi zineten kopistegian lanean?

Apirilean bete ditu Kili-Kolor-ek hamar urte.

Aldaketarik sumatu al duzue euskararen erabileran ordutik hona?

Ez. Bezeroekin euskaraz aritzen gara batez ere, Azpeitian gehiengoa euskalduna delako. Baina beti dago ez dakienen bat.

Zergatik sartu zineten Bai Euskarari Ziurtagiriaren prozesuan?

Gu euskaldunak gara eta euskaraz lan egiteko erronkari ekin nahi genion. Bai Euskarari Ziurtagiria, helburu zehatzak jarri eta horiek betetzeko baliagarria da. Konpromisoa hartuz gero, bete egin behar. Horretaz gain, ahalegin hori saritzeko modu bat izango litzateke.

Zer konpromiso hartu zenituzten? Nola garatu dituzue?

Ahozko harremanak euskaraz izan arren, maila idatzian gaztelera erabiltzeko ohitura aldatzea erabaki genuen, eta orain dokumentu guztiak ere euskaraz egiten ditugu.

Zailtasunik izan al duzue?

Kanpoko hornitzaileekin ezin dugu euskaraz egin, eta euskarazko programa informatikoen eskaintza ere ez da oso zabala.

Zer suposatu dizue Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak?

Kanporako baino baliagarriagoa izan zaigu barrurako; alegia, geuretzako. Aurrera egiteko bidea da eta guk aurrera egin nahi dugu. Saiakera horren ikurra da, azken batean, ziurtagiri hau.

Beharrezkoa al da euskararen normalizazio bidean?

Tresna baliagarria da zalantzarik gabe, konpromiso hartzaile batek gainontzeko erakundeak berarekin euskara erabiltzera bultzatzen dituelako. Katea da. Baina nahi izatea da kontua; ez genuke horrelakoen beharrik guztiok borondatea jarriko bagenu.

Azpeitian gehiengoa euskalduna da. Ba al da hutsunerik?

Bai. Asko dago egiteko eta hobetzeko. Gu asko harritzen gaitu gazteek erabiltzen duten euskarak, hika aritzean batez ere, ez dituztelako bereizten formak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak