Jose Anjel Iriondo: "Hasi nintzenean etxera beti, urratuta eta egurra jasota"
Enekoitz Esnaola
Zarautzen entrenamendua bukatu eta gaueko hamarretan Azpeitira iristean ez da, ohi bezala, etxera joan afaltzera —“gosea izaten diat...”—, Uztarriara baizik, elkarrizketara. Jose Anjel Iriondo Ankla da (1963), Zarautz Rugby Taldeko jokalaria.
Nolatan errugbian?
- aldera Jesus izeneko donostiar bat Urola bailaran kartelak ipintzen aritu zuan: errugbian jokatu nahi zuena azal zedila, hura erakusteko prest zela eta. Baina orduan ez ninduan animatu.
Noiz ba?
Handik bi urtera.
Eta non entrenatzen zineten?
Azkoitian, kiroldegiko belar artifizialeko zelaian. Haiek urratuak!
Jende asko?
Batzuk bai: azpeitiarrak, azkoitiarrak, Nuarbeko bat ere bazuan...
Eta jokatu?
Jokatu, lagunartekoak baino ez, Jesus hark ez zuelako nahi Espainiako ligatan jokatzerik. Ipar Euskal Herriko taldeen-eta kontra jokatzen genian; egurtuta beti...
Zarautzera nolatan?
Jesusek lau talde entrenatzen zitian Gipuzkoan, eta gurea desegin egin zuan urte eta erdira edo. Zarautzen bazagoan orduan Arzalluz azkoitiar bat, eta honek animatu ninduan. 1991 zuan.
Zer postutan jokatzen duk?
Bigarren lerrokoa nauk.
Ba azpeitiarrek ez zekitek hori zer den.
Zaila duk azaltzea. Ikusi egin behar. Pista bat: ez diat apenas entsegurik egiten.
Eta hi al haiz errugbi jokalari azpeitiar bakarra?
Baietz esango nikek.
Orduan merezi huen elkarrizketa hau...
Hori ez zakiat.
Noiz arte errugbian?
Uste diat hau izango dela azkeneko denboraldia.
Txikitako ametsa
Anklaren garaiera ikusita (1,90 metro da), hau ez zen txikitan ere txikia izango... Eta saskibaloiari heltzen saiatu zen. “Egin nitian saio batzuk, baina gauza handirik ez”. 26 urterekin heldu zion kirolari serio. “Ikusten duk: txikitan ez nian kirol ametsik izan. Bestelakorik ere ez”.
|