Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Maiatza »  Iritzia »  Mirariak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Mirariak

Aitor Aranguren

Gizarte gris eta artifizializatu honetako askorentzat garrantzirik gabe pasatzen da gure begien aurretik, eta imagina dezagun zer suposatu behar zuen gure aurreko belaunaldientzat, eta bai, miraria da. Bat-batean negu ilun, hotz eta zuria utzi eta udaberri argi, epel eta koloretsuan sartu gara. Eta di-da batean zuhaitzak esnatu eta berdez janzten hasi dira. Halaxe gertatu da beti, orain mila milioi urte ama lurra sortu zenetik mirariak nonahi gertatzen dira. Haurtxo bat mundura etortzen ikusi al duzue? Sekula baso batean sartu eta ehunka urte dituen zuhaitz bat besarkatu? Edota gauean izarrei begira unibertsoaren handitasunaz jabetu al zarete? Dena den, mirariak denok ditugu gustuko edo noizbait gure barne-barnetik desiratu izan ditugu inori esan gabe. Baietz? Baina mirari bat eskatzetik gauzatzera tarte luzea, edo motza, egon daiteke, gizakiaren esku baldin badago batez ere.

Hala, mirari batzuk posible egin daitezke, denbora kontua da. Adibidez, euskaraz hitz egiten dugulako “euskalduna naiz” diotenak euskararen militante bihurtzea ez da txantxetakoa, baina zaila izatetik miraria izatera gehitxo da, ezta? Mirari galanta euskarak gure lurralde txikian irautea izan da. Gizarte honetan miraririk ikusiko dugu epe motzean ere, seguru; izan ere, biolentzia mota guztiak desagertzea miraria izatetik errealitate bihurtzera gutxi falta zaio, ezta? Edo adibidez, jarrera ekologista faltsu eta oportunistetatik, egunerokoan aktibista arduratsua izatea miraria da, baina posible da aldaketa, badator; horren seinale da oso gustuko dudan Jose Luis Otamendiren luma zorrotza, aldizkari honetako bere txokoan Kyotoko protokoloaz eta ingurumenaz aritu izana.

Batzuek ezinezkoak dirudite; abertzaleok nazio eraikuntzan gutxieneko puntuetan ados jartzea, adibidez. Ez dezagun esperantzarik galdu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak