euskara
Egutegia prest
Jone Urkizu
Uztarria 2005ean ere ari da Bai Euskarari Ziurtagiriarekin lanean, emaitza onak eman dituelako; banaketa ekitaldia, uztailean
Ehundaka lagun elkartu ziren Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteroko ekitaldi nagusian Donostian, Kursaal Jauregian, martxoaren 3an. Ekitaldi horretan Kontseiluak Euskal Herri mailan lan egiten duten erakundeei banatzen dizkie ziurtagiriak. Martxoaren 3an hainbat erakunde esanguratsuk jaso zuten euskararen alde hartutako konpromisoa adierazten duen agiria: Athleticek, Asegarcek, Berria-k, Hitza egunkariek (tartean Urola Kostako Hitza-k), Eroski...
Zabala da gaur egun ziurtagiri honek euskal gizartean duen oihartzuna, ia 900 agiri baino gehiago banatu baitira dagoeneko, eta urtez urte handituz doa euren zerbitzuak euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartzen duten eragileen kopurua.
Era berean, Bai Euskarari Ziurtagiria herri mailan ere ari da garatzen. Azpetian 2003. urteko apirilean ekin zion Baite Euskara Elkarteak (orain Uztarria Kultur Koordinadorak) Bai Euskarari prozesua garatzeari, Kontseiluak euskararen normalkuntzarako hasitako bidearekin bat eginez. Harrezkero, Azpeitiko 44 entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen aldeko ahaleginaren aitormen gisa.
.2005ean ere Uztarriak Kontseiluarekin elkarlanean orain arte herrian egin duen bideari helduko dio. Azpeitia herri euskalduna da, baina hutsuneak ere badaude, eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren prozedurak herriko jarduera eta sektore ezberdinen hizkuntza irizpideak errotzeko balio duela frogatu du epe laburrean. Emaitza onak biltzeaz gain ziurtagiriak herritarron euskararekiko sentsibilizazioa areagotzea lortu du.
|