Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Apirila »  Borrokarako makila

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

jakiteko

Borrokarako makila

Ihintza Agirretxe

Euskal makila, borrokarako makila bikaina zen garai batean; Azpeitian eta inguruetan sarri erabiltzen zuten

 

Gaur egun euskal makila omenaldi batean oparitzeko, alkatea izendatzerakoan hari emateko, eta hainbat ekitaldiren ondoren oparitzeko erabiltzen da. Kalean edo mendian buelta bat ematean laguntza gisa ere erabiltzen da.

Baina askok ez dute jakingo garai batean borroka tresna bikaina zela. Bere itxura ikusi eta besterik gabe borrokarako makila soil bat zela esan daiteke. Baina beheko berunez muturra eta eskuko eztena ikusita, argi dago makilaren helburua ez zela paseatzekoa.

Borrokalaria omen da izatez euskalduna, eta borrokalariak ziren, garai batean behintzat, Urola bailara eta inguruak. Baina ez zen ongi prestatutako makila bat hartu eta arerioa egurtze soila egiten zena. Kontua da, garai batean, Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil, Hernialde, Amezketa eta inguruotan bazela borrokarako teknika garatua. Horrela ikus daiteke behintzat, Enrike Zurutuzak idatzitako Etumetako Basajauna liburuko pasarteei arreta jarriz gero.

Jose Inazio Ganboa Landak, jendeak oraindik oroimenean dituen pasadizo batzuk bildu ondoren, XX. mendean borroka teknika hori oraindik bizirik zegoela ondorioztatu du. XVIII. eta XIX. mendeetan bizi izan omen zituen momenturik oparoenak, eta garai hartan izandako gerra eta gatazka askotan hartu zuten parte makilariek; adibidez, lehendabiziko guda karlista. Napoleonek ere aurrez aurreko borroka hasten zenerako makilarien talde bat omen zuen. Beraz, eskualdeko borroka teknika hori oso preziatua zen garai hartan.

Ondorengoak Sizilian. Baina galdu zen ohitura inguruan. Gaur egun, garai batean hemen bizirik zegoen makilaren teknika hura, Sizilian (Italia) bizirik dago. Gainera, euskal herritar batzuek eramandako ohitura omen da.

Zelebrea kontua. Euskal Herriko ohitura galdua, gaur egun Sizilian bizirik oraindik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak