|
|
Lan gogorra.
Luis Mari Arregi eta haren emazte Cristina Murillok baratzan gogor jarduten dute lanean. Izan ere, lan asko egin behar da baserritik bizitzeko; ia egun guztia pasatzen dute barazkiekin lanean.
|
|
|
|
Baratzetik garbitzera.
Baratzan garaian garaiko barazkiak bildu, kaxetan sartu eta inguruan duten txabolaren atarira eramaten dituzte barazkiak. Argazkian, kaxarekin bidean.
|
|
|
|
Lehen garbiketa.
Porruak lurretik atera eta baratza aurrean duten txabola txikiaren aurrean ematen diete lehen errepasoa. Han lokatza handienak-eta kentzen dizkiete.
|
|
|
|
Errekako uretan.
Txabola aurretik errekara jaisten dira –bertan dago– eta ur gardenean garbitzen dituzte euren berdura guztiak. natural-natural.
|
|
|
|
Goiz-goizetik.
Goiz hasten da Luis Mari Arregi lanean. Furgoneta bete, ordenatu... lan asko egin behar da azokan saltzen hasi aurretik. Furgoneta gainezka ekartzen du hark.
|
|
|
|
Lanean.
Ia ez da ikusi ere egiten kaxen artean! Baina ohituta dago horrelako dorreekin alde batetik bestera ibiltzen. Izan ere, horrenbeste urtean plazara etortzen asko ikasten da. Denetik, gainera.
|
|
|
|
Plazan.
Eskaileretan gora eskuetan, eta gero arrastaka. Kaxei bultzaka iristen da bere posturaino Luis Mari. Azoka plaza osoa aldez alde zeharkatu behar izaten du horretarako.
|
|