Zer dio?
Azken agurra?
Maite Garmendia Altuna
Horrela zioen azoka plazako zine forumaren iragarkiak. Lelo hori buruan biraka nuela joan nintzen zine forumeko denboraldiko azken filma ikustera. 25. urteko ospakizunak ere beteak dituen taldeak agur esan behar ote digu?
Ez dut talde horrretan inoiz lanik egin (behin edo lagundu diot Arellanori kartelak pegatzen) baina bezero fina izan naute. Duela 25 urte ere han izaten nintzen. Orduan zinea bukatu eta zinean bertan geratzen ginen elkarrizketan; nahi zutenek ekarpenak eta iritziak han elkar jartzen zituzten.
Badira urte batzuk hori desagertu zela. Azken urteetan, zinea hasi aurretik ematen dizkigute ikusi beharreko filmari buruzko azalpenak.
Soreasuk berea eman duela esanez dabiltza hotsak. Horren peskizan, denboraldiko azken aurkezpena egin zuen Arellanok; bere abilezi samur eta krispatu gabean, taldea deusestearen arriskua utzi zigun aidean. Nahigabea utzi zidan barnean.
Kulturaren aldeko lan isilean hainbeste ordu eta momentu txar pasatu ondoren, herriari zine duina, independentea askotan, zirkuito komertzialetatik kanpo dagoena, jendeari zer pentsatua emango diona eskaini ondoren desager daitekela pentsatzeak, ondoeza baino ez dit sortzen.
Noren errua da? Agintariena? Diru laguntza beti eman dute, baina hori nahikoa ote? Azpeitiarrona?
Soreasu zinea, Urbilekoen eta Donostiakoen kategoriara iristen ez delako, gutxitxo ote da guretzat?
Ez nuke bukatu nahi zine forumaren atzean, isilean, lan eskerga egiten duten denei eskerrik beroena eman gabe. Bonbo handirik gabe dabiltza lan duina eginez. Urtero urriaren zain egoten naiz, eta horrela jarraituko dut.
|