Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Apirila »  Iritza »  Kanpora begira...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Kanpora begira...

Jokin Uranga

Ez dakit gurea baino herri elitistagorik izango den. Dena haundi, aberats, egiteko joera dago. Gauzak txikitasun eta txirotasunetik elikatzen direla ahaztu zaigula dirudi. Hori da herri mugimenduan nabilenetik jaso dudan inpresio orokorra, Udalaren aldetik gehienbat.

Badira bost urte, Erniarraitz Bertsozale Elkartea bere borondate eta hanka-sartzeekin lanean ari dela, bertsolaritza berpiztu edo suspertu nahian. Horren lekuko da azken urteotan izan den saioen igoera.

Hori guztia kanpora begira, baina batzuk ahaztu badute ere (edo ez gogoratu), hori posible egiteko barruko lan asko egin behar da. Erniarraitzek bere kargu sei bertso eskola ditu, ikastetxeetara ere irakaslea bidaltzen du eta bertso eskolen funtzioa ez denez astean behingo klasea soilik, maiatzerako Xoxotera asteburu pasa bat antolatzen ari da besteak beste. Hau dena ezinezkoa da borondate hutsarekin egitea, azkenerako eguneko ordu asko jaten baitizkizu.

Azpeitiko Udalak ez du sekula arazorik izan Euskal Herriko kanporaketa herrian egiteko, herri arteko finala diruz laguntzeko... Kanpora begira egiten den guztia lagundu du diruz, eta ondo gainera, horrela bertsolaritzaren alde lan izugarria egiten ari dela ematen baitu. Kontua da, Erniarraitz eta bertso eskolak laguntzeko beti aitzakia bila dabilela. Ez dakit ohartu den benetako zerbitzua herriari ematen diona elkarte hau dela. Eta urtean behin egindako saioek, hainbeste ordaindutakoek, ordubeteko gozamenerako soilik balio dutela.

Santo Tomas, Santiago eguneko saioak geu ari gara egiten, horrela Udalak emandako dirua bertso eskoletan inbertitzeko. Ez dugu eskatzen zinegotzien dirutzarik, lana duintasunez egin eta zerbitzua emateko baliabide minimoak baizik. Zorionak Silveira!!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak