Hementxe bertan
Mulay Driss Ouafa: "Oso ezberdinak dira Maroko eta Euskal Herria"
Ainitze Oruesagasti
|
|
Driss Ouafa hamasei urteko gaztea da. Duela lau urtetik bizi da Azpeitian. Hona etorri aurretik Lazkaon eta Zumarragan bizi izan da.
|
|
Mulay Driss Ouafa hamasei urteko gazte marokoarra da. Rabaten (Maroko) jaioa, bi urte zituela familiarekin etorri zen Euskal Herrira bizitzera. Duela lau urtetik bizi da Azpeitian.
Hango bizimoduaren eta hemengoaren artean alde handia al dago?
Bai, oso bizimodu ezberdinak dira. Marokon mutil batek, nire adinean, etxeko ardura hartzen du. Lanean hasi eta familiaren mantenua beregain gelditzen da. Hemen gauzak ez dira horrela.
Zein da Marokoren eta Euskal Herriaren arteko ezberdintasunik handiena?
Nik familiarteko harremana ezberdina dela esango nuke. Han familiek hartu-eman handiagoa dute, eta anaiarteko harremana oso estua da.
Zer da Marokotik gehien gustatzen zaizuna?
Niri handik gehien Marrakex gustatzen zait.
Zenbatero joaten zara Marokora?
Urtero uda garaian joaten gara, eta bi hilabete inguru pasatzen ditugu bertan.
Zer da handik faltan botatzen duzuna?
Familia eta lagunak botatzen ditut faltan. Urte osoan uda garaian bakarrik ikusten ditut, eta hara joaten naizenean gustura egoten naiz beraiekin.
Bi urte zenituela etorri zinen Euskal Herrira, baina etxean arabiera hitz egiten duzu.
Bai. Nik bi urte nituela etorri ginen Euskal Herrira. Lehenengo aita etorri zen eta ondoren familia guztia. Etxean arabiera hitz egiten dugu; niri gurasoek irakatsi didate arabieraz idazten. Gurasoek eta anaia zaharrenak ez dute euskaraz hitz egiten baina bi arrebek, anaia txikiak eta nik bai.
Hango jendea
Marokon eta Euskal Herrian bizimodu ezberdina egiten dela dio Drissek. “Marokon indibiarekin bizi da jendea. Neska eta mutilak oso ezbedinak dira hemengo aldean. Baina jende ona da. Nire familiako zati handi bat Marokon bizi da eta familiarteko harremana estuagoa da han”.
|