|
|
|
Klik
'Casa Torre de Enparan' liburua, 1977
|
|
Familia ona eta ezaguna.
Enparandarrak beti egon izan dira Azpeitiko historiari oso lotuak. Loiola oinaztarrekin batera, herriko familiarik zaharrenetakoa izan da familia hau.
|
|
|
|
Bizi lekua.
Enparan dorretxea 1320. urte inguruan eraiki zuten. Ordura arte Enparan familia Soreasuko eliza inguruan bizi izan zen, baina arazo batzuk medio, dorretxea eraiki zuten.
|
|
|
|
Ahaide nagusi pobreak.
Enparandarrak Ahaide Nagusiak ziren, baina diru gutxikoak. Familia honekin gauzak egiteko konta zitekeen, baina ez omen zuten errenta handiegirik.
|
|
|
|
Arazodun familia.
Enparandarrak bandoen arteko saltsa eta istilu guztietan sartuta ibili ziren erdi-aroan, eta XV. mendean
bere Ahaidetasuna ere galdu zuen familia honek.
|
|
|
|
Teilatua botata.
1457an bota zuten etxearen goialdea, Gaztelako erregearen lege baten ondorioz. 1750. urtean berritu zuten, eta orain dituen ate handiak-eta orduan egindakoak dira.
|
|
|
|
Ostatua.
Bigarren Karlistadan, oso estrategikoa izan zen jauregi hau. Izan ere, Carlos IV.a liberala eta Antonio Lizarraga karlista Nafarren burua etxe honetara etortzen ziren gaua pasatzera, tarteka.
|
|
|
|
Berritzen.
Urtarrilean igogailua jartzeko zuloa egin zuten beheko solairuan. Orain tapatuta dago, kortina batekin, baina ekainean berriro egingo dituzte lanak, eta orduan jarriko dute igogailua goiko solairuetaraino.
|
|
|