Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Martxoa »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik

'Casa Torre de Enparan' liburua, 1977

Familia ona eta ezaguna
Familia ona eta ezaguna.  Enparandarrak beti egon izan dira Azpeitiko historiari oso lotuak. Loiola oinaztarrekin batera, herriko familiarik zaharrenetakoa izan da familia hau. 
Bizi lekua
Bizi lekua.  Enparan dorretxea 1320. urte inguruan eraiki zuten. Ordura arte Enparan familia Soreasuko eliza inguruan bizi izan zen, baina arazo batzuk medio, dorretxea eraiki zuten.  
Ahaide nagusi pobreak
Ahaide nagusi pobreak.  Enparandarrak Ahaide Nagusiak ziren, baina diru gutxikoak. Familia honekin gauzak egiteko konta zitekeen, baina ez omen zuten errenta handiegirik. 
Arazodun familia
Arazodun familia.  Enparandarrak bandoen arteko saltsa eta istilu guztietan sartuta ibili ziren erdi-aroan, eta XV. mendean bere Ahaidetasuna ere galdu zuen familia honek. 
Teilatua botata
Teilatua botata.  1457an bota zuten etxearen goialdea, Gaztelako erregearen lege baten ondorioz. 1750. urtean berritu zuten, eta orain dituen ate handiak-eta orduan egindakoak dira. 
Ostatua
Ostatua.  Bigarren Karlistadan, oso estrategikoa izan zen jauregi hau. Izan ere, Carlos IV.a liberala eta Antonio Lizarraga karlista Nafarren burua etxe honetara etortzen ziren gaua pasatzera, tarteka. 
Berritzen
Berritzen.  Urtarrilean igogailua jartzeko zuloa egin zuten beheko solairuan. Orain tapatuta dago, kortina batekin, baina ekainean berriro egingo dituzte lanak, eta orduan jarriko dute igogailua goiko solairuetaraino.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak