Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Martxoa »  Azpeitia eta topikoak- 1

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Mamia

Lasterkazalea

Ihintza Agirretxe

Topiko asko daude herrian; horiek benetan betetzen diren azalduko du hemendik aurrera Uztarriak. Hona hemen lehen topikoa: Azpeitia, lasterkarien herria

Azpeitiari eta azpeitiarrei buruz topiko asko daude; batez beste BMW gehien duen Europako herria dela, diru asko dagoela, azpeitiarren harrotasuna..

Harrotasunarena eta beste gai batzuk norberak neurtzeko utziko ditugu, baina neur daitezkeen-eta datuak eta dauden gaien inguruan idatziko du Uztarriak datozen zenbakietan.

Hasteko, lasterketen gaia. 2002an Uztarrian honako hau idatzi zuen Pako Aristik: “Azpeitia igual izango da Euskal Herrian korrikalaririk gehien dituen herria. Hori bai, footing egiten dute, ez korrika, edo lasterka, edo antxintxike (...). Kaitoren telebista adin guztietako korrikalariz betea ageri da egunero. Hemen adina kopa, domina eta diploma ez dira ezta olinpiadetan ere banatuko. Neuk ere badut domina bat, alferrontzi galanta izanik! Hemen, kirolik egiten ez baduzu, arraro begiratzen dizute”.

Eta egia izango da, gainera, Aristik zioena! Neurri handi batean, Azpeitia lasterkari herria dela esan daiteke. San Silbestre, Elkartasun Krosa edo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia ikusi besterik ez dago, herritar askok parte hartzen dutelako proba horietan.

Josu Azpillagak ere izan zuen eztabaida koadrilakoekin, ea Azpeitian inon baino lasterka gehiago egiten den edo ez gaitzat hartuta. Azkenean, Behobia-Donostiako datuekin taula bat argitaratu zuen uztarria.com-en. Hurrengo orriko taulan azken hiru urteetako Behobia-Donostiako datuak ageri dira. Gipuzkoako 10.000 biztanletik gorako herriak ageri dira bertan, eta Azpeitia da lasterkari gehien dituena.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak