Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Martxoa »  Iritzia »  Emakumeen Mahaia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Emakumeen Mahaia

Ana Reza (Emakumeen Mahaiko kidea eta Udalean Gizarte batzordeburua)

Emakumeen Mahaia, ekintza positiboko udal plana landu ondoren sortu zen. Udal administrazioak aholkuak jasotzeko duen baliabidea da, ez da loturapekoa, eta herri mailan emakumeari buruzko politika gauzatzeko sortu genuen. Emakumeen mahai horrek helburu ezberdinak ditu, eta lortu nahi ditugun azken helburuak honako hauek dira: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eskuratzeko asmoz Udalaren politika zuzentzea. Aukera berdintasuna eskuratzeko udal jarduera plangintzak bultzatzea eta plangintza horren jarraipena egitea. Eta Emakumeen Mahaian parte hartzen ez duten pertsona edo taldeek egindako iradokizunak edo ekimenak jasotzea eta ahal den neurrian bideratzea.

Mahai horretan jende asko biltzen da. Besteak beste: emakumearen arloko ardura duen zinegotzia. Ekintza Positiboan plangintzaren eta emakumearen arloko teknikari arduraduna; aldi berean, mahaiaren idazkaria da hori. Eta gai honen inguruan kezka iraunkorra erakusten duten emakume eta gizonezkoek osatzen dute. Denera hamalau pertsona elkartzen gara. Ez dugu uste mahaia nahikoa denik, aukera berdintasuna lortzeko herritar eta erakunde guztien konpromisoa behar baita.

Martxoaren 8ari begira, martxoaren 15ean hitzaldia izango da, Emakumeen pentsioak: nolakoak dira? zergatik? izenburupean, Isabel Otxoa EHUko irakaslearen eskutik. Beste ekintza batzuk beranduago egingo ditugu, apirila aldera. Bitartean martxan diraute guk antolatutako beste ikastaro, erakusketa eta abarrek. Ekintza horietan parte hartu nahi duenak izena eman besterik ez du.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak