Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Martxoa »  Iritzia »  Hementxe dala!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Hementxe dala!

Jokin Uranga

Azpeitiarrontzat esaldi berezia. Oroitzapen gozoak ekartzen dizkiguna. Inauteriak, mozorroak, eta gu, zezena noiz aterako, hementxen dala, hementxen dala kantatuz. Aurten ere, iaz baino gutxiago izan nahi ez eta horrelaxe ibili ginen. Pentsatu ez genuena zen, aurtengoek askoz ere resaka handiagoa utziko zigutela, azken zezena gorde eta gutxira, Espainiako Polizia azaldu baitzen zezenaren ibilbide beretsua egitera, eta askoz jenio biziagoarekin ohi duen bezela.

Iker atxilotzera zetozen,10-15 polizia, pistolak eskuan, eta inpunitate osoz herriko plazan tiroka hasi ziren. Sinestea kostatu bazitzaigun ere, ez zen jaietarako kontratatu zuen antzerki taldea. Ikerrek alde egitea lortu zuen. Maite haugu! Gero, Unai Lizaso atxilotu zuten; hasieran Ikerren zorte bera izan ez arren, dagoeneko etxean dago. Ongi etorri, Unai!

Hori gertatzen ari zen bitartean, Kafe, 14 urteko kartzela zigor eskaerari aurre eginez, irribarretsu eta duintasunez gainezka ageri zen epaiketan. Hoi dek Kafe, hortzak erakutsi!

Tamalez gehiago dira poliziak bizitza izorratu nahi izan dienak azken hiru urteotan eta Azpeitian. Zergatik ote? Nire ustez, herri baten borrokarako nahia eta indarra, eta aldi berean jasotzen duen errepresioa, proportzionalak dira. Adibide bat jartzeko, Andosillan edo Funesen ez zuten errepresioaren gorakadarik pairatuko. Hemen bai; zergatik? Lana ondo egiten ari delako, nazio eraikuntzaren aldeko apustua egina delako aspaldian, eta gobernua horrek izutzen ditu, herri baten antolatzeko gaitasunak. Horri aurka egiteko diseinatu zuten hau guztia. Borroka honetako erreferenteak atxilotu, torturatu eta espetxeratuz. Beraiek aipatu bezala, aukera paregabea dugu bake eskenatoki batera igarotzeko. Ez diezaiegun hutsik egin, ez haiei eta ez Euskal Herriari!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak