|
|
Sokarekin estropezu.
1980. urtean hasi zen sokamuturreko lehiaketa, eta lan ugari aurkeztu ziren orduan. Lehen edizioko irabazlea Luis Rey izan zen, goian ageri den *Cuerda de Cáñamo* izeneko lanarekin.
|
|
|
|
Errebalean torero.
1985. urtean irabazi zuen Iñaki Joaristik argazki lehiaketa Errebalean ateratako argazki honekin. Argazkiari *Ikusmira* izena jarri zion.
|
|
|
|
Zezena saltoka.
Angel Rodriguez argazkilariak ateratako argazkia da behekoa, 1981. urtean. 2. saria irabazi zuen *Kontuz!* izeneko argazkiarekin.
|
|
|
|
Ez gelditu!.
Badoa zezena Erdi kalean gora, muturren edo adarren aurrean ausart bat duela... 1981ean 4. saria irabazi zuen *Sokamuturra II* izeneko lanarekin Jose Luis Alastrueyk.
|
|
|
|
Zozt.
1984. urtean lehiaketako irabazle izan zen argazki hau. *Alehop!* izena jarri zion Angel Rodriguezek Errebalean ateratako argazkiari. Ezustean harrapatu zituen zezenak.
|
|
|
|
Lurrean.
Jose Antonio Zabalak *Arren* izenburupean aurkeztutako argazkia izan zen irabazle 2003an. Ederra hartuko zuen hankaz gora erori zen gazteak...
|
|
|
|
Sustua.
Jesus Herreraren argazki honetan sustu aurpegi ederra dute agertzen diren umeek. Horrelaxe jarri zion izena ere: *Susto*. 1981ean 5. saria irabazi zuen miserikordian ateratako argazkiak.
|
|