Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Otsaila »  Egun bateko gastua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Karnabalak

Egun bateko gastua

Ihintza Agirretxe

Hemen dira karnabalak eta hemen, hortaz, Txikiteo Elegante Eguna. Hona hemen egun horretarako aurrekontu bat

 

Badatoz karnabalak. Aurten, oso goiz. Urtarrileko aldapa ospetsua pasatu bezain laster berriro patrikak husteko prest. Festak hasteko, Txikiteo Elegante Eguna, egun osoko festa. Baina egun hori prestatzen askoz lehenago hasi behar da. Traje berria egin behar dela, edo traje zaharra bilatu, tindategira eraman, ileapaindegiko ordua hartu... ez dira bakarrik egiten lan horiek, eta, gainera, ezin dira patrika hutsekin egin. Baina zenbat kostatzen zaio egun horretarako prestaketa guztia azpeitiar bati? Honatx gutxi gorabeherako kalkulu batzuk.

  1. Orraztu, makillatu...

    Arropa txukun-txukun prestatuta denean, orrazkera eta makillajearekin pentsatzeko ordua da. Askok nesken kontua dela uste du, baina mutilak ere joan ohi dira ilea txukundu eta arreglatzera. Honatx Kimetz ileapaindegira doanak inbertitu beharrekoa.

Nesken orrazkerak. Ezberdinak izan daitezke nesken orrazkerak: ilea suelto, jasota... bakoitzak bere gustura nahi izaten du, eta, beraz, prezioak ere ezberdinak dira. Hona hemen aukera eta prezio ezberdinak.

  • Ilea garbitu + sikatu+ ilea jaso + makillatu = 40 euro. Hori da egun horretan ileapaindegira joaten denak normalean egiten duena. Jendea guztia egitera joaten da. Baina badira ilea suelto eraman nahi izaten dutenak ere.
  • Ilea garbitu + sikatu + makillatu = 28 euro.
  • Ilea garbitu eta sikatu baino ez = 15 euro.
  • Makillatu soilik = 12 euro. Baina normalean ez da inor ere joaten makillatzera soilik.

Mutilen orrazkera. Nahiz eta gutxi izan, mutilak ere joaten dira egun horretan ileapaindegira. Normalean ilea orraztu eta konpondu egiten dute eta 10 euro kostatzen zaie hori. Nesken aldean, merke.

  1. Trajea erosi

    Elegante janzteko beharrezkoena, arropa dotorea edo elegantea da. Mutilek trajea, eta neskek soineko luzea (bi piezakoa baita pieza bakarrekoa ere).

Nesken trajea. Era askotakoak eta prezio ezberdinetakoak direla esan dio Uztarriari Esperantza Villegas jostunak. Emakumeentzat egiten diren trajerik merkeenak 330-360 euro inguru kostatzen dira. Egiten dituzten garestienak, berriz, 750 euro ingurukoak dira. Hala ere, normalean jendeak merkeenera jotzen du.

Mutilen trajea. Mutilen trajeak ere prezio ezberdinetakoak izan daitezke, Urrestillanekoak dioten moduan. 186 euro kostatzen da modu onean eros daitekeen trajea. Prezio horretan, prakak, txaketa, txalekoa, korbata eta alkandora ere sartzen dira. Pixka bat garestiagoak 489 euro kostatzen dits. Eta garestienak, berriz, 700 eurotik gora. Gizonezkoek ere ahal den merkeen erosi ohi dute.

  1. Garbitu eta lisatu

    Elegante Eguna baino pare bat aste lehenago hasten dira goiztiarrenak arropak armairutik atera eta Azkargorta tindategira eramaten. Badira etxeko armairuan bilatzean arazorik izaten ez dutenak ere. Batzuek urte osoan izaten dutelako trajea tindategiko apaletan zain. Azken orduan korrika eta presaka trajea plantxatzera eramaten dutenak ere izaten dira. Lisaketa eta garbiketa lanaren prezioa, zailtasun eta lanaren araberakoa izaten da, traje guztiak ez baitira berdinak. Trajea zenbat eta konplexuagoa izan, prezioa orduan eta garestiagoa izaten da hemen ere.

Emakumezkoen trajeak. Emakumezkoen bi piezako traje normal bat —hau da, lisatzeko eta plantxatzeko zailtasun berezirik ez duen traje bat— 20 euro kostatzen da.

Gizonezkoen trajeak. Gizonezkoen bi piezako trajea garbitu eta lisatzea 14 euro kostatzen da. Horiez gain, txalekoa eta gorbata ere garbitu behar badituzu 22 euro izango da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak