Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Otsaila »  Iritzia »  Elizaren gorabeherak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Elizaren gorabeherak

Kepa Susperregi

Azken hilabete hauetan hizpide dira Espainiako Gotzain Konferentziaren adierazpenak. Gogoeta mordoska entzun eta irakurri ahal izan dugu. Batzuk agertutako harriduraren lekuko ere izan gara. Honela zioen, lagun batek Hau al da behar dugun Eliza? titulupean: “Espainiako Gotzain Konferentziak erakusten duen jarrera ulergaitza egiten zaio kristau askori; neuri ere bai. Ulergaitza esaten duenagatik eta esaten ez duenagatik. Salatzen duenagatik eta salatzen ez duenagatik”.

Hemen bada, behin eta berriro agertzen den kuestioa: zein da Elizaren egitekoa gaurko munduan? Zer jokabide behar du gizarte bizitzan?

Vatikanoko II. Kontzilioak gogoan hartu zuen Gaudium et Spes izeneko dokumentua. Zenbait irizpide eta jokabide aipatzen dira bertan.

Elizak badu zer ikasia, hala dio: “Iraganeko esperientzia, zientzien aurrerapena, giza kultura ezberdinetan gorderik dauden altxorrak. Elizarentzat ere onuragarri dira. Gauzak azkar aldatzen diren honetan, erakunde eta diziplina ezberdinak ezagutu eta ulertzen dutenen laguntza behar du”. Eliz arduradunek “sor daitezkeen arazo guztiei berehala erantzun zehatza emateko gai direnik ez uste izan” esango digu, apaltasunez jokatzera gonbidatuz. Guztiok kontzientziaren arabera jokatzeko eskubidea. Erlijio askatasunaz hau dio: “Ezin dezake inork beste inor bere kontzientziaren aurka jokatzera behartu, ezta inori bere kontzientziari dagokionez jokatzea eragotzi ere, pribatuan nahiz jendaurrean”. Erakunde publikoen arduraz: “Botere zibilari dagokio guztien onerako eta bakezko konbibentziaren oinarri izango diren arauak erabakitzea”.

Iritziak plazaratzen jarraitu behar du Elizak, baina apaltasunez, errespetuz; alferrikako borrokak baztertu eta zerbitzarien lekua hartu behar du aukeraz eta erabakiz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak