|
|
|
Lehen aldia Oilo-Sorok
Enekoitz Esnaola
2004ko urtarrilak 19, San Sebastian bezpera. Helduen danborrada. Talde berria bertan: Oilo-Soro soziedadea. Afaria, janzteko ordua, bestelako prestaketak... eta Uztarria hantxe
|
|
Indarrak hartzen.
Danborradaren aurretik, afaria Oilo-Soron bertan, indarrak hartzeko. Iņaki Arregi Bixki eta Iņigo Orbegozo Txitxas piper beteak ateratzen Joakin Arzallusi, Jexux Mujikari eta Iņaki Beitiari.
|
|
|
|
Kantinerak babesten.
Pello Aranburu Baskue eta Jon Galdos taldeko zuzendaria, afarian, erdian bi kantinerak eta abanderada hartuta. Mimatzen, babesten, kontu txikiak kontatzen...
|
|
|
|
Hitzaspertuan.
Mikel Arrieta Rubio, Xabier Arrizabalaga Enborra, Iņaki Uranga Zaldiye, Iagoba Aldalur Lasto txapel eta Iņaki Berasategi Txistorra, solasean. Jarduna handia orduan.
|
|
|
|
Sagardoa ere bai.
Julen Etxeberria Prakaundi, Josu Legarda-ereņo, Xabier Aranbarri, Iņigo Beitia, Arregitar bixkiak... sagardoa edaten. Sagardozaleak dira Oilo-Sorokoak.
|
|
|
|
Bukatu ote zuen?.
Afaltzen bukatu eta kafe garaian, puru piztea. Handia, bai, Iņaki Arregik orduan piztu zuena. Ez zen denbora askorik geratzen danborradarako, eta purua bukatu ote zuen? Edo gorde?
|
|
|
|
Irteteko pronto.
Bukatu afaria, jantzi behar bezala, eta danborradan irteteko pronto. Soziedadeak aurreneko aldia zuen, baina ez bertako askok, lehen ere irtenda zeudelako besteekin.
|
|
|
|
Bakarra.
Maier Lizaso izan zen Oilo-Soron danborra jotzen irten zuen neska bakarra. Ez, ordea, soziedadeko estatutuek-eta hala esaten dutelako. Ea animatzen diren neska gehiago.
|
|
|
|
Gogoa.
Euskal preso politikoak ezin ahaztu Oilo-Sorok: Txapi, Jabi, Kafe, Maider, Gotzon, Paterra eta Joxin. Soziedadearen banderan itsatsi zuten presoena Xabier Aranbarrik eta Enborrak.
|
|
|
|
Jo lagunok, jo!.
Oilo-Sorok aurreneko urtea zuen danborradan, eta balantzea, ona: ondo jo zuten. Hori esan zuen behintzat, Jon Galdos zuzendariak bukaeran; gustura zegoen. Taldeko aurrealdekoek piezaren batean dantza batzuk-eta dena egin zituzten! Argazkian,
Oilo-Sorokoak eliz atarian: Iņaki Zubizarreta
Motza, Enborra, Txitxas... urke argazkiak
|
|
|