Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Urtarrilla »  mamia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Lehen aldia Oilo-Sorok

Enekoitz Esnaola

2004ko urtarrilak 19, San Sebastian bezpera. Helduen danborrada. Talde berria bertan: Oilo-Soro soziedadea. Afaria, janzteko ordua, bestelako prestaketak... eta Uztarria hantxe

Indarrak hartzen
Indarrak hartzen.  Danborradaren aurretik, afaria Oilo-Soron bertan, indarrak hartzeko. Iņaki Arregi Bixki eta Iņigo Orbegozo Txitxas piper beteak ateratzen Joakin Arzallusi, Jexux Mujikari eta Iņaki Beitiari. 
Kantinerak babesten
Kantinerak babesten.  Pello Aranburu Baskue eta Jon Galdos taldeko zuzendaria, afarian, erdian bi kantinerak eta abanderada hartuta. Mimatzen, babesten, kontu txikiak kontatzen... 
Hitzaspertuan
Hitzaspertuan.  Mikel Arrieta Rubio, Xabier Arrizabalaga Enborra, Iņaki Uranga Zaldiye, Iagoba Aldalur Lasto txapel eta Iņaki Berasategi Txistorra, solasean. Jarduna handia orduan. 
Sagardoa ere bai
Sagardoa ere bai.  Julen Etxeberria Prakaundi, Josu Legarda-ereņo, Xabier Aranbarri, Iņigo Beitia, Arregitar bixkiak... sagardoa edaten. Sagardozaleak dira Oilo-Sorokoak. 
Bukatu ote zuen?
Bukatu ote zuen?.  Afaltzen bukatu eta kafe garaian, puru piztea. Handia, bai, Iņaki Arregik orduan piztu zuena. Ez zen denbora askorik geratzen danborradarako, eta purua bukatu ote zuen? Edo gorde? 
Irteteko pronto
Irteteko pronto.  Bukatu afaria, jantzi behar bezala, eta danborradan irteteko pronto. Soziedadeak aurreneko aldia zuen, baina ez bertako askok, lehen ere irtenda zeudelako besteekin. 
Bakarra
Bakarra.  Maier Lizaso izan zen Oilo-Soron danborra jotzen irten zuen neska bakarra. Ez, ordea, soziedadeko estatutuek-eta hala esaten dutelako. Ea animatzen diren neska gehiago. 
Gogoa
Gogoa.  Euskal preso politikoak ezin ahaztu Oilo-Sorok: Txapi, Jabi, Kafe, Maider, Gotzon, Paterra eta Joxin. Soziedadearen banderan itsatsi zuten presoena Xabier Aranbarrik eta Enborrak. 
Jo lagunok, jo!
Jo lagunok, jo!.  Oilo-Sorok aurreneko urtea zuen danborradan, eta balantzea, ona: ondo jo zuten. Hori esan zuen behintzat, Jon Galdos zuzendariak bukaeran; gustura zegoen. Taldeko aurrealdekoek piezaren batean dantza batzuk-eta dena egin zituzten! Argazkian, Oilo-Sorokoak eliz atarian: Iņaki Zubizarreta Motza, Enborra, Txitxas... urke argazkiak  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak