Hantxe bertan
: Jesus Odriozola / Valladolid-eko Euskal Etxeko lehendakaria
Valladolid-etik
Ainitze Oruesagasti
Jesus Odriozola azpeitiarra da baina 30 urte baino gehiago daramatza herritik kanpora bizitzen; Valladoliden (Espainia), hain zuzen. Bertako Centro Vasco Gure Txokoko lehendakaria da. Han harrapatu dugu.
|
|
Jesus Odriozola.
Jesus Odriozola Gure Txokoa elkarteko lehendakaria da. Argazkian, elkartean bertan.
(Uztarria)
|
|
Nolatan joan zinen Valladolidera bizitzera?
Duela 31 urte inguru etorri nintzen Valladolidera bizitzera. Azpeitia, Zumaia eta Zarauzko lantegietako egur makinak saltzera etorri nintzen. Gauzak ondo joan zitzaizkidan eta bertan gelditu nintzen bizitzen.
Aldea nabaritu al zenuen Azpeititik Valladolidera bizitzera joan zinenean?
Azpeititik hiriburu batera bada alderik, beti aldatzen da zerbait. Hala ere, ni ondo moldatu izan naiz hemen. Jendearekin-eta ez dut arazorik izan.
Valladolideko Euskal Etxeko lehendakaria zara.
Bai. Estatutuak orain 21 urte sinatu genituen, eta etxeari irekiera duela 20 urte eman genion. Ireki zenean 25 bazkide ginen elkartean, eta orain 54.
Ekimenik antolatzen al duzue Gure Txokon?
Hogeita zortzi lagunek osatutako abesbatza dugu. Informatika, euskara eta sukaldaritzako ikastaroak antolatzen ditugu. Sukaldaritzako ikastaroan elkarteko 10 lagun dabiltza eta euskarakoan 12.
Aste kulturala ere antolatzen duzue, ezta?
Bai. Euskal Herriarekin lotura duten gaiei buruzko ekintzak antolatzen ditugu. Iaz, Alberto Iņurrategi mendizalea eta Pello Ruiz Cabestany txirrindulari ohia ziren etortzekoak, baina Madrilgo atentatuengatik bertan behera gelditu zen. Valladolideko eskualde etxeek urtean behin 9 eguneko azoka antolatzen dugu. Gu han izaten gara euskal produktuekin.
|