Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Urtarrilla »  iritzia »  Iritzia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Bidezko merkataritza

Eli Aginagalde (Azpeitiko misio taldearen izenean)

Bidezko merkataritza ohizko merkataritzaren aurrean alternatiba bat da. Irizpide ekonomiko soilen aurrean bestelako balore etikoak ere kontuan hartzen ditu, gizarte eta ingurumen esparruak lotuz.

Iparra eta Hegoaren artean harreman bidegabekoak apurtzeko pauso gisa planteatzen da. Eta lurralde behartsuetako nekazari eta ekoizle txikiei lana eginez duintasunez bizitzeko aukera ematen die.

Bidezko merkataritza ekoizle eta kontsumitzailearen arteko ia zuzeneko harreman batean oinarritzen da, bitartekari gehienak ezabatuz, eta ekoizleari bizimodu hobea ordainduz. Bidezko merkataritzan aurkitzen den aniztasuna gero eta handiagoa da: elikagaiak, artisautza tradizionala, arropak...

Artikulu horien artean ezaugarri amankomuna kalitatea da, beste kulturetara hurbiltzen gaituzten diseinuak ahaztu gabe. Hori dena, produktuen elaborazioan langileei eta ingurumenaren eskubideak errespetatu direnaren bermearekin.

Zergatik erosi behar dira produktu horiek? Hegoaldeko ekoizle txikien bizi baldintzak hobetzen laguntzen duelako. Horrela, herri txiroen garapen soziala bultzatzen duelako honako alorretan: osasunean, hezkuntzan, azpiegituretan eta lanerako heziketan. Bertako herrien berezko kulturari eusten laguntzen diolako ere bai, ekoizle txikiei merkatu berriak zabalduz, eta naturaren errespetua sustatzen duelako.

Gaur egun, Gipuzkoan bi denda ditugu: Donostian eta Zarautzen. Misio taldekook lau urte daramatzagu gabonetan horrelako produktuak eskaintzen. Aurten hiru lekuetatik lortu ditugu produktuak: Coprodelli fundaziotik, Aita Zuriak eskainitako Afrikako produktuak eta Kitzinetik. Helburua, sentsibilizatzea izaten da eta bitartean elkartasun joerak eskaintzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak