Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Urtarrilla »  iritzia »  Iritzia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Olentzero...

Jokin Uranga

Kaixo, Olentzero! Xabat naiz. Gaur, andereinoak eguberriak gainean ditugula eta, eskutitz bat idazteko eskatu digu eta, gainera, nahi dugun guztia eska dezakegula ere esan digu!

Denak hasi dira inoiz baino adoretsuago arkatzari eragiten. Baina nik ez dakit zer eskatu, aurreko urtean oparitu baitzenizkidan Play station eta futbitoko zapatilak. Zer eskatu pentsatzen ari naizela, denak, papelari so, bururik altxatu gabe ari dira lanean. Denak, Abdul eta biok izan ezik. Ez omen daki nor zaren; ez al zara ba Marokoraino iristen? Ah, ez dizut esan, Abdul marokoarra da eta aurten etorri da Euskal Herrira. Isila da; lehenengo egunetan euskaraz ez zekielako izango zela uste nuen, baina lehengoan entzun nuen Aitorrekin hizketan. Ez zen ongi moldatzen baina azkarra da. Hiru hilabetean asko ikasi du. Idaztea ere ez omen zekien zer zen, eta orain ia ni baino hobeto moldatzen da!

Hari galdetzen ausartu ez eta Aitorrengana jo nuen jakin-minez. Izan ere, auzokoak dira, eta ikastolara batera etortzen dira.

Aitorrek kontatu didanez, Marokon ez omen zeukaten zer janik eta horregatik aldegin behar izan omen zuten handik. Lehenengo, anaia Rashin saiatu omen zen, baina alferrik. Beraiek egindako txalupa txiki hura, egunak eta gero, iritsi omen zen Tarifako kostaldera, baina han Poliziak harrapatu, jo eta berriz ere etxera bidali omen zuten. Bigarren saiakeran, olatu batek txalupa irauli eta itota hil omen zen Rashin.

Bi anaia omen dauzka Marokon; aitak lan hobea aurkitzeko zain daude, guztiak elkartu eta bizitza berria hasteko. Aurten horixe eskatzen dizut, lagun diezaiozula Abdulen aitari eta ekar ditzazula beste bi anaiak. Badaukat urte berrirako asmo bat: Abdul hurreratzen ez bazait, neu joango naiz harengana!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak