Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Urtarrilla »  iritzia »  iritzia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Enbido

Pello eta Lola

Alaitz Olaizola

Urtarrilaren 31. Eguerdiko 12:00ak. Herriko plazan bi azpeitiar elkartu ziren. Lola eta Pello dira bi haiek, eta urte zahar eta berriari buruz izango dute zeresanik.

Lola — Pello, majo... Urteak eskatutakoa eman al dik?

Pello — Nola esango dinat... Eskatutakoa baino gehiago, saiatutakoa.

Lola — Hire burua zaindu al duk?

Pello — Ingurukoena adina.

Lola — Zenbat da hori?

Pello — Zoriontsu izan direnen adina.

Lola —Eta, memoria? Memoriak zer esaten dik?

Pello — Memoria, arimaren pare dinat nik.

Lola — Beteta...

Pello — Batere ez, Lola, batere ez.

Lola — Orduan, zer gorde behar duk iraganetik?

Pello — Etorkizunera begira bizitzeko gogoa.

Lola — Itxura onarekin al dator? Etorkizuna, alegia...

Pello — Iraganaren parekoa badun, heuk ere badakin erantzuna.

Lola — Aizak, guapo, ez zagok hire jarduna ulertuko duenik!

Pello — Hirea ulertzen dutela iruditzen al zain?

Lola — Ah, badakik, hemen bakoitzak bereari.

Pello — Hori, zilborra lehertu arteraino.

Lola — Bakarra izanda, ez duk ba horrenbeste puztea komeni.

Pello — Zerk kezkatzen hau? Hirearekin bukatzean, hartu ondokoarena.

Lola — Aizak, hi, deprimitua al hago edo zer?

Pello — Ez ba. Deskonprimitua baino ez.

Lola — Reprimitua esan nahiko huen...

Pello — Sanoenaren pare.

Lola — Sano, bai. Egia esan, itxura ona daukak.

Pello — Urte berriari aurpegi hoberena eman nahian, badakin.

Lola — Mahatsekin egingo duk saltoa urte berrira...

Pello — Bakarrarekin, Lola.

Lola — Kanpai bakoitzeko bat izan ohi duk, ordea!

Pello — Hori hik dion...

Lola — Nik ez, tradizioak.

Pello — Tradizioak, querida Lola, askotan memoria eta anima bezalakoak izan ohi ditun.

Lola — Itoko haizen beldur haiz... Koldar hutsa.

Pello — Igeritan aspaldi ikasitakoa naun.

Lola — Hala ere, koldarra, eta gainera, lotsagabea!

Pello — Ez, Lola. Umoretsua.

*Lola — Umoretsua al da hire berba? Zaila esan nahiko huen...

Pello — Egungo gizartearen modukoa.

Lola — Baita zera ere! Jende majo asko zagok.

Pello — Bai horixe!

Ezin konpondu.

Lola — Zaila esan duk ba hik!

Pello— Hor hago hi, maja-maja, heure buruari begiratu ezin eta nirea deskonprimitzen.

Lola — Aizak, Pello, pasatzen ari haiz!

Pello — Eta zer nahi hunan ba?

Lola — Urte berri ona opatzea baino ez.

Pello — Garaiz habil ba horretarako ere.

Lola — Garaiz diok? Amargatu egin nauk eta!

Pello — Amarratuta bizi haizelako.

Lola — Hara Pello, itoko al haiz gaur gauean hire mahats bakarraren haziarekin!

Pello — 2004a izango dinat nik hazi, mahats ale bakar handi.

Lola — Hara...

Pello — Berriak itotzeko kuidadorik ez dinat nik, zaharrarekin joango naizelako.

Lola — Badakit zer esaten dudan? Joateko haize freskoa hartzera hire mahats ale eta guzti! Inozoa...

Pello —Adios Lolita, guapa! Ahaztu egin zaidan esatea! Urte berri on, panpoxa! Egun, bazeuden hazirik gabeko mahats aleak; beraz, hik ere badakin zer egin, ito nahi ez badun!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak