Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 21,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abendua »  Ondo egiten al dugu euskaraz? »  Izaro Alkorta eta Joxe Mari Galarraga: "EHEren 25 urteen balorazioa gazia eta gozoa da aldi berean"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Izaro Alkorta eta Joxe Mari Galarraga: "EHEren 25 urteen balorazioa gazia eta gozoa da aldi berean"

Ihintza Agirretxe

Izaro Alkorta eta Joxe Mari Galarraga, elkarrizketan.  (Ihintza Agirretxe)

Aurten 25 urte dira Euskal Herrian Euskaraz taldea Euskal Herri mailan sortu zenetik. Azpeitian bost urte beranduago sortu zen. Uztarria Joxe Mari Galarraga sorrerako kidea eta Izaro Alkorta oraingo kidearekin izan da.

Zer dela-eta sortu zen EHE?

Joxe Mari Galarraga. Artzeren esaldia zuen koadroa erosi nahi nuen eta horretarako Donostiara, Euskararen Txokora joan nintzen. Azpeitian EHEko talderik ba al zegoen galdetu zidaten han, eta horrela hasi ginen biltzen, Aitor Larraņaga, Jose Luis Otamendi eta hirurok.

Zein helbururekin sortu zen?

Galarraga. Azpeitian kontraesan asko ziren, eta dira. Herritarren %87 euskalduna da orain, eta orain 20 urte gehiago. Azken batean, indigena batzuk gara geure herrian eta indigena denen arazo berak ditugu.

Izaro Alkorta. Helburuak berak dira: normalizazioa eta ofizialtasuna. Gu orain osasungintza arloan ari gara lanean.

Zein da 25 urteren balorazioa?

Galarraga. Nirea gazi-gozoa da. Gozoa, guk erein genuen hazi horri jendeak jarraitzen diolako. Gazia, berriz, 25 urtera mahai honetan eta horrela bildu beharragatik. Euskararekin horrela ibili beharrak min ematen dit.

Alkorta. Azken batean, guk hasieratik eskatzen duguna, Eukal Herriko edozein lekutan euskaraz hitz egiteko eskubidea da.

Hori lortzeko zein da bidea?

Galarraga. Hori lortzeko zerbait egin behar dugula pentsatzen dugu, eta hori eskubidez tokatzen zaigun zerbait da. Indioen eta indigenen arazo bera da guk daukaguna hemen.

Zein da funtzionamendua?

Alkorta. Herrian bertan egiten ditugu bilerak. Gero eskualdeka biltzen gara. Ondoren Gipuzkoa mailan, eta gero Euskal Herri mailan. Arduradun bat ere badugu.

Nola erabakitzen da lan eremua?

Alkorta. Ildo batzuk markatuak daude, eta herri bakoitzak arlo bat aukeratzen du. Guk osasungintza aukeratu genuen.

Galarraga. Lehen ere horrela zen, lan era ez da aldatu. Guk euskararen erabileraren inguruko inkesta egin genuen.

Zein dira EHEren ekintzak?

Alkorta. Orain bi urte sinadura bilketa bati ekin genion, orain mozio bat aurkeztuko dugu anbulategian euskara lan tresna izan dadin eta eskaerarekin Udalak bat egitea eskatuz. Medikuen euskalduntzea eskatzen dugu.

Galarraga. Bidea hori da. Ezbaduzu kalera irteten, ez dago biderik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak