Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abendua »  Luis Mari Galdos: "Behobia, pisua mantentze aldera egin dut aurten"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu!

Luis Mari Galdos: "Behobia, pisua mantentze aldera egin dut aurten"

Ihintza Agirretxe

 
 
 
 

Luis Mari Galdosek 63 urte ditu, eta urrian Behobia-Donostia proba egin zuen. Baina beste prestaketa batzuen barruan sartzen omen du hori; izan ere, beste burutapen batzuk ditu aurrera begira.

Zenbat aldiz egin duzu Behobia-Donostia?

Lehen, zazpi urtean segidan egin nuen [behe-beheko argazkian Jon semearekin], gero bost urtean ez nuen egin, aurten berriro egin dut (2.07.45). Hurrengo urterako pisua mantentze aldera egin dut. Datorren udan, beteranoen mundialetan parte hartu nahi dut, altuera jauzia egiten.

Zer dela-eta altuera jauzia?

Gaztetan, 21-23 urte bitartean, Realeko atletismo taldean ibili nintzen; Gipuzkoko errekorra ere izan nuen, 1,80 metroko altuera saltatu nuen junior mailan. Orain ikusi egin behar gauza al naizen. Behobia horri begira egin dut.

Noiz irten zenuen lehen aldiz?

1993an, 52 urte nituela. Ni gazte gaztetatik ibili izan naiz kirola egiten; mendia dela, edo lasterka dela, beti mugitu izan naiz. Lasterka gutxitxo ibiltzen nintzen beharbada, ordura arte ez nituelako inoiz egin 20 kilometroko progak eta gauza al nintzen probatze aldera joan nintzen. Gero zazpi urtetan segidan egin nuen; izan ere, nik uste pixka bat engantxatu egiten duela proba horrek.

Zergatik bost urteko etena?

Lana dela-eta buruhauste asko izaten dira, eta gogorik ez nuen. Lasterka ibiltzen nintzen arren, behar bezala ez nuen prestatzen, gero lesio bat ere izan nuen...

Beste afiziorik ba al duzu?

Bai, niri beti gustatu izan zait gauza ezberdinetan ibiltzea. Antzerkian ibilia naiz, baita koruarekin ere, danborradan zuzendari... Abesbatzan Donostiako Easo abesbatzan ibili nintzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak