Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abendua »  Frankismoko ikurrak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Jakiteko

Frankismoko ikurrak

Ihintza Agirretxe

Hil zen Franco, eta bukatu zen frankismoa. Ez, ordea, frankismoko irudiak, Azpeitian oraindik badaudelako garai hartako ikurrak

 

.29 urte bete ziren azaroaren 20an Franco espainiar diktadorea hil zenetik. 29 urte, beraz, Franco gabe, baina ez frankismo garaiko ikurrik gabe, oraindik herriko bazter eta txokoetan zenbait ikur topa daitezke eta.

Karrera batzuetako fatxadetan argazkian bezalako zenbait plaka daude falangisten –plakaren ezkerreko irudia– ikurrekin. Orduan etxea egiteagatik laguntzak ematen zituen Espainiako Etxebizitza Ministerioak, eta derrigorra zen horrelako plaka jartzea. Laguntza jaso zela adierazi beharra zegoen. Lehen herriko etxebizitza ugaritan zegoen, aspaldian gutxi gelditzen dira, baina, hala ere, oraindik badaude.

Eskumena. Udaleko iturrien hitzetan, ikur horiek kentzeko eskumenak Eusko Jaurlaritzak ditu; honek eman behar du baimena kentzeko. Hala ere, horrenbeste urte pasatu ondoren, norberak kenduta ere, “ez zaigu iruditzen gaur egun ezer gertatuko denik”. Izan ere, etxe horietako asko dagoeneko ez dira babes ofizialeko etxeak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak