|
|
'Maritxu nora zoaz eder galant hori...'.
Azaroaren 20an taularatu zuten 28 aktorek Azpeitiko pertsonaia zelebreei buruzko antzezlana, Soreasun. Baina taularatu aurretik, prestaketa eta nerbio asko izan ziren.
(Uztarria)
|
|
|
|
Azken entsegua.
Azken entsegua azaroaren 20an bertan, arratsaldean egin zuten. Argazkian, Idoia Uranga antzezlanaren zuzendari azkoitiarra, azkeneko oharrak ematen.
(Uztarria)
|
|
|
|
Baserritarrak.
Pedro Otaegi eta Boni Alegria aktore azpeitiarrak, San Agustinpeko bankoan egon ziren kontu kontari taularatzeko ordua iritsi bitartean.
(Uztarria)
|
|
|
|
Pertsonatik pertsonaira.
Norberaren arropak kendu eta pertsonaian benetan barneratzeko ordua heldu zen. Argazkian, antzelana egin zuten emakume batzuk pertsonaiaren arropak janzten.
(Uztarria)
|
|
|
|
Bokadilo baten truke, bai.
Pako Aristik honela jarri dio izena aurtengo antzerki topaketarako egin duen liburuari: Bokadillo baten truke. Hona adibidea: argazkian, Imanol Guridi otartekoa jaten.
(Uztarria)
|
|
|
|
Errepasoa.
Taularatu aurretik bada esan beharrekoari azken begiratu bat eman nahi dionik ere. Argazkian Iņaki Bergara 'Pio', orriei begira.
(Uztarria)
|
|
|
|
Polit-polit.
Taularatu aurretik makilatu beharra dago; izan ere, makilaia pixka bat ez da gaizki etortzen argiekin apain-apain agertzeko. Argazkian, Rosa Borda.
(Uztarria)
|
|