Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abendua »  Iritzia »  Trujilloko bizipenak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Trujilloko bizipenak

Kepa Susperregi

Sei hilabete pasatu dira dagoeneko. Maiatzean idatzitako artikuluan Jose Inazio Zudupe azpeitiarraren apaizgintza aipatu nuen, Perura itzultzeko asmotan zela adieraziz. Duela pare bat hilabete idatzitako eskutitzean, hilabete horietan bizitakoak hartzen ditu gogoan. Haren esperientzia adierazgarria iruditu zaidanez, hona hemen:

“Duela lau hilabete itzuli nintzen, eta gure lana aurrera doa. 100 bat pertsona elkartzen da iganderoko Ebanjelioa aztertu, otoiztu eta bizitzarekin lotzeko. 14-20 urte bitarteko 300 bat gazte biltzen da, 10 arduradunekin. Hasten ari gara, baina etorkizunari begira, garrantzizkoa izan daiteke lan hau. Euren gurasoak ere, amak batik bat, elkartzen ditugu giza eta erlijio heziketa bideratzeko. Unibertsitarien taldea ere badugu: 60 bat boluntario. Hauek Trujilloko auzo ezberdinetan ari dira lanean.

Giza eskubideak gogoan hartzen ditugu; haur, gazte eta emakumeenak era berezian. Igandeetan Trujillo goreneko auzoetan ospatzen dugu Eukaristia; bertan gazteek eta familiek hartzen dute parte.

Horiek gure lan, neke eta pozak. Bost hilabete dira apaiz egin nindutenetik, eta denbora interesgarria izan da niretzat. Gauza batzuk ikusi eta ikasi ditut. Jendeak azaltzen duen aholku beharra, familia bizitza, bikotea, seme-alabak, barne sufrimendua... Asko sufritzen du jendeak!

Sufrimendua, gaixotasuna eta heriotzaren mundua gertutik bizi dut. Dei egiten didate adineko pertsonengana, gaixoengana, eta heriotza zorian daudenengana hurbiltzeko. Horrekin batera familien samina, ospitaleen egoera larria... Behar espirituala ere agertzen da hemen. Bere erara, apaltasunez, Jainko gose dira.

Lan handia da sinesmena, elkartasuna eta solidaritatea bat egitea. Apaiz izatea garrantzitsua da, inguru honetan”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak