Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abendua »  Iritzia »  Kalea denona da

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Kalea denona da

Jabier Altuna (Udaleko Giza Baliabideak eta Antolaketa batzordebrua)

Iban Arregik, Uztarrian aurreko artikuluan, ustezko zerbait oinarritzat hartuta (“baten bat zaratagatik-edo kexatuko zen”), balorazio bat egiten zuen: Udalak ezin du dena arautu, dena debekatu, biltzeko eskubidea urratu. Horren aurrean, zera esan nahi dut:

1.- Udalak ez du ez dena arautu, ez biltzeko eskubidea urratu, bi lekutan izan ezik: Trinkete atzean eta batzoki atzean. Asmoa ez da biltzeko eskubidea urratzea, ondorengo ekintzak moztea baizik.

2.- Familia asko, askotan kexatu dira.

3.- Lekuotan gertatu diren gauzak hauek dira (etxepekoek egin dituzten idatzietan idatzitako gauzak):

  • Egun guztian eta gauez buila galanta, bertara irratia ekarrita; lo egitera amaren etxera joan beharrean aurkitu direnak ere badira, erreleboetan lan egiten dutelako egunez lo ezin eginda.
  • Motorrekin bertara sartu.
  • Paretak eta kableak puskatu, kaineriak ataskatu; ura gainezka balkoietan, ondorioz.
  • Sua egin; eskegita lehortzen zeuden arropak erre; txiza egin, garajetaraino pasatu arte.
  • Balkoietara igo baloia jasotzera.
  • Txerri eginda utzi lekua.
  • Etxepekoak iraindu eta gauzak bota beraiei.

Beraz, etxepekoek eskatuta, egoera baloratu genuen, hainbat gauza aztertuz; erabaki hori hartuz.

Kalea biltzeko da, baina lekuek eta etxepekoek begirunea behar dute. Hori balego, horrelako neurriak hartzea beharrezkoa ez litzateke izango.

Egia da bandoa idatzita dagoen era gogor samarra dela (“galarazita pasadizo honetan biltzea”), eta enkargatu genituen plaka berriak beste esaldi batekin (Ibanen artikulu hura azaldu aurretik). Beraz, aztertu erabakia bidezkoa den ala gehiegikeria.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak