Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abendua »  Iritzia »  Argia eta iluminatuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Argia eta iluminatuak

Aitor Aranguren

Aldez aurretik esan Azpeitiko Udala beti arduratu dela argindarraren kontsumoarekin, bai bere eraikinetan, bai herriko argietan. Izan ere, orain urte gutxi Energiaren Euskal Erakundeak (EEE-EVE) egin zion azterketan oso nota altua atera zuen.

Askotan botatzen diot begirada Izarraizko harri puska dotoreari, udaberri koloretsuan eta negu ilunean, egunez eta gauez, ez naiz aspertzen. Mendi hori Azpeitikoa izanik. inguruko mendien baino gehiago izan behar, eta bere izenari ohore eginez, izarren pare, argia du Xoxote puntan. Testu hau idaztean ohartu naiz ez dela gauero pizten; horrexegatik gustura jakingo nuke nork eta noiz pizten duen. Mendi horren azalean marraztu eta eraiki ditugun bide, dorre eta etxeak nahikoak ez eta, gainera, gauean bakean utzi ezin. Proposamena Udalari: betiko itzali, ez da beharrezkoa. Ez dut uste patroi handia haserretuko zaigunik.

Antzeko sentzazioa dut Enparango zubiarekin: bere gainetik igarotzen naizen bakoitzean argi gehitxo ote duen iruditzen zait. Azpeitian dugun zubi dotoreena, aldiz, Amuko zubia, ahaztuta, triste, zikin eta itzalita daukagu. Zapaldu eta erabili ezin dugun zubi honen presentzia berreskuratu behar genuke egoki argiztatuz, Azpeitiko paisaian ikusgai eginez, ondotik pasatzen diren autoei gogoraraziz inguru zatar horretan elementu zoragarri batek irauten duela, zutik, tente, arro, piztuta.

Gure Inazio iluminatuta daukagu Xoxote puntan, artifizialki. Baina bi hanka eta buru gutxiko pertsona batzuek badirudi iluminatuta egote hori berezkoa dutela. Komikietan bezala, bat-batean, klik!, bonbila pizten zaie eta, adibidez, beste zereginik ez eta herriaren izenean kanpingasero bihurtzen dira, Bastida alkate ohiaren etxe ondoan historira pasatuko den ekintza burutuz. Penagarria. Klik!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak