Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abendua »  Iritzia »  Azkena, Udalari

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hiruko txikian

Azkena, Udalari

Iban Arregi

1.- Zesar Martinez, EHUko irakaslea: “Parte-hartzearen gaia asko instrumentalizatzen ari da, marketin politikorako erabiltzen ari da. Hau da, irudia hobetzeko, politika edo proiektu zehatz bat legitimatzeko edo, batzutan, protesta eta gatazka soziala desaktibatzeko”.

Azpeitiko Udalak, 2003ko maiatzeko hauteskundeetatik talantea aldatu du, bai, eta asko erabili ditu “parte-hartzea” eta “elkarrizketa” bezalako kontzeptuak. Ez da ba marketin kontua izango?

2.- “Demokraziaz ari garenean, zertaz ari gara? Botere politikoa demo-aren esku edo herritarren esku egon behar dela, ezta? Ba aurrerapausoak eman nahi badira, prozedura berritzaileak bultzatu behar ditugu; bestela, oraingo joera boterearen kontzentrazioarena da, boterea elite ekonomiko eta politikoen esku, lobby-ak gero eta indartsuagoak baitira”. Hori ere Zesar Martinezek esana da, eta hemen ere komeni boterea zabaltzea, aurrera egiteko, gatazka soziala desagertzeko.

3.- Izan ere, gatazka asko dauzka eskuartean Udalak, gehitxo igual, eta gazteena ez da lokalarekin bakarrik konponduko, Habea baztertuta dago, euskararen normalizazioan ez da euskalgintzarekin kontatzen, Hitza-k hasieratik laguntzarik ez, zaharren egoitzarekin istiluak, merkatariekin... Talantearekin “nahikoa ez” dela-eta, “ausardia politikoa” eskatu dio Ibarretxek Zapaterori. Ba horixe eskatzen diet nik ere, neure azken hiruko honetan, alkateari eta Udalari: ausardia, aurrera egiteko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak