Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Azaroa »  500 pertsonaia liburuan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Jakiteko

500 pertsonaia liburuan

Ainitze Oruesagasti

Imanol Elias idazleak herriko eta kanpotik etorritako 500 pertsonaiatik gora bildu ditu bere azken liburuan

 
 
 

Azpeitia 500...(azpeitiarrak eta herriarekin bat eginak) izenburupean, Imanol Eliasen azken liburua kaleratuko da azaroaren bukaeran. Liburuaren izenburuak dioen moduan, Azpeitiko herriaren alde lan egin eta hura ezagutzera eman duten bertako eta kanpotik etorritako 500 pertsonaien biografiak biltzen ditu liburu honek. Egilearen esanetan, pertsonaia gazte gutxi nabarmendu ditu: “Izan ere gazteek aurrera begira gauza gehiago egin ditzazkete”, nahiz eta bat edo beste badiren.

Liburu hau egiteko ideia, Parrokiko Soledadeko kaperan konponketa lanak egiten hasi eta lurreko zenbait ohol kentzean agertu ziren hezur batzuk ikusi zituenenan sortu zitzaion Eliasi. Une hartan, gustura jakingo omen zuen norenak ziren hezur haiek. Horrela bada, duela hiru urte inguru hasi zen datu eta informazio bila. Parrokiko eta udaletxeko datu artxiboetan, eta zenbait liburutan bilatu duen informazioarekin baliatu da Imanol Elias liburua osatzerakoan.

Egilearen hitzetan, liburua inoiz norbaiten inguruan entzundako kontuak irakurri eta jakinmina asetzeko egokiagoa da. “Zein ote zen beste hau?” eta horrelako galderak erantzuteko eta barruko arra asetzeko balio dezake liburuak.

Garai ezberdinetako 500 pertsonaia baino gehiago, eta batzuk beste batzuk baino ezagunagoak. XVI. mendeko herriko sorginak, herrian alkate izandakoak, apaizak, kirolariak, artistak, herritik kanpora esploratzaile lanetan ibilitakoak… Denetik bildu ditu Imanol Eliasek azken liburuan.

Pertsonaiak. 500 pertsonaia inguru liburu batean bilduak. Horietatik 35 bakarrik dira emakumeak, eta 150 bizirik daude. Guztiek elkarrekin amankomunean dutena, Azpeitia.

Ziriako Agirre, gerra garaian Azpeitiko alkate izandakoa, Andoni Katxo Antxieta Jakintza Taldea sortu zuena, Karmelo Etxegarai historialaria eta idazlea, Jose de Iturria Venezuelara esploratzaile lanetan joandakoa eta Patxi Azkargorta bergararra dira horietako batzuk.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak