|
|
Sagar biltzea.
Aņota sagardotegikoek azkar bildu zituzten sagarrak. Familia hau Urbitaundi baserrikoa da eta tropel ederra ari zen lanean. hamaika klase sagar erabiltzen dira sagardoa egiteko.
|
|
|
|
Aukeraketa.
'Sinfin' makinara bidean sagar ustelak kentzen dituzte normalean. Egun hartan sagar ustel gutxi zeuden eta Errezil sagarra kentzen zuten menbrilloa egiteko.
|
|
|
|
Uraren eragina.
Sagarrei ura botatzen diete, garbitzeko, eta mugitzeko. Mugitzen diren einean, urez betetako erreten batera joaten dira. Eta hortik makinara.
|
|
|
|
'Sinfinean' gora.
Erretenaren bukaeran 'Sinfina' hasten da, eta hor, gora abiatzen dira sagarrak. Gorako bidean garbitu egiten dira, urarekin. Bukaerara iristen direnean 'matxaka'-rako bidea hartzen dute.
|
|
|
|
Zomorroak.
Aurtengoan sagar asko izan da, baina ez onak. Arpoa du, hau da, gaitza. Zomorro horiek ez dute sagarra ondatzen, garraztu egiten dute.
|
|
|
|
'Matxaka'.
Sagarrak makina honetara 'Sinfin'-etik etortzen dira. Hemen txiki-txiki egin, eta gero, hodi batetik, Tolarera joaten dira sagardo bihurtzeko. Lau orduz sagar zatiak estutu ondoren, sagardoa kupelera joaten da.
|
|
|
|
Kupeltegia.
200 mila litro sagardo egiten dira Aņotan Urtero. horretarako 267 mila kilo sagar erabiltzen dituzte. Hemen urte txarra bada, sagarrak Normandia, Bretainia, Galizia, Asturias edo frantziatik ekartzen dituzte.
|
|