Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Azaroa »  Iritzia » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hiruko txikian

La calle es mía

Iban Arregi

  • 1 “Azpeitiko Udala. Alkatearen agindua. Debekatuta dago pasabide honetan biltzea” dioen kartela jarri du Udalak Azkargorta tintoreria atzeko pasabidean. Boterearen gehiegikeria ikaragarria iruditzen zait. Baten bat zaratagatik-edo kexatuko zen, eta izango du igual horretarako arrazoirik, baina instituzio batek ezin du dena arautu, ezin du dena debekatu; ezin du, horrela eta horrela, biltzeko eskubidea urratu. Hori Fragak egiten zuen, “*la calle es mía*” esaldi famatua esan zuenean.
  • 2 Izan ere, Azpeitian ere kaletik bidali nahi gaituzte. Gaur egun ia-ia delitua da kartel bat jartzea, edozein momentutan azaltzen zaizkizulako ertzainak identifikazio eske. Gaur egun ia-ia burutik pasatu ere ez zaigu egiten bariantean sentada bat egitea; lehen, kargatzen hasi aurretik, bitan-edo abisua ematen zuten ertzainek. Gaur ez. Errepresioa eta kontrol soziala inork uste ez genuen lekuraino eraman ditu PPk, eta Azpeitian ere sumatzen da. Ertzainek sumatu arazten dute.
  • 3 Garmendipe inguruko kirol-gunearen inguruan sortu den polemikari tiraka, egoera ez-erreal bat: Garmendipen, kirol-gunearen alboan, merkatal-gune handia. Dendak eta tabernak, batik bat. Alboan, Inox diskoteka. Orduan, kaleko tabernek, parte zaharrekoek, txikiteo garaia harrapatuko lukete, eta 01:30erako itxi egin behar, por orden de la ley. Hartara, gaztea kaletik afueratara gauean. Egoera ez da erreala, oraingoz, Azpeitian. Baina Azpeitia beti Donostiari begira omen...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak