Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urria »  Inazio Odria:

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Inazio Odria:

Ainitze Oruesagasti

Inazio Odria *Txermena*-k 57 urte inguru daramatza eliza inguruan lanean. Orioko arraun klubeko eta Realeko bazkidea ere urte askoan bada.

 
 
 
 

Zer dela-eta sartu zinen sakristatu?

Txikitatik, 8 urte nituenetik 13 bitartean, monagillo ibili nintzen parrokian. Gero lanean hasi eta gutxiagotan bada ere, beti ibili izan naiz elizan laguntzen.

Zein da sakristatu baten lana?

Larunbat arratsaldetan eta igande goizetako elizkizunetarako parrokia prestatzen dut. Elizkizunetan poltsa pasatu, intsentsua eta aldarea prestatu... Niri lan hau betidanik gustatu izan zait; umetatik horrela ohitu naizelako igual, eta ahal dudan bitartean jarraituko dut, gainera.

Zaletasun handi gehiago badituzu...

Estropadak gustatzen zaizkit asko. Badira 15 urte Orioko bazkide naizela. Urtero bi elastiko eta bi txapel oparitzen dizkidate eta asko ditut, baina oparitu ere egiten ditut. Zaletasun hori txiki-txikitatik datorkit, aitarekin joaten nintzelako estropadak ikustera. Oraindik, urtero joaten naiz Donostiara; Oriora, ordea, ez naiz aspaldian joan.

Realeko bazkidea ere bazara...

Bai, 21 urte nituela, Madriletik etorri eta arrebak esan zidan errifa batean Realeko bazkide egitea tokatu zitzaiola. Horrela egin ninduen ni bazkide, eta oraindik jarraitzen dut. Lagunek esaten didate denbora batean utzi egin niola bazkide izateari, baina ni ez naiz gogoratzen.

Eta nondik datorkizu Txermena ezizena?

Osabari deitzen zioten Txermena. Gero ni ere hala deitzen hasi ziren. Ez da daukadan ezizen bakarra. Perez, Potolo, Sakristaua... ere deitzen didate.

Txikitako ametsa.

Igeri egitea zuen gogoko txikitan Txermena-k. “Amuko zubian ikasi nuen igerian; izan ere, zaharrek uretara botatzen gintuzten, eta esaten ziguten nahi bagenuen irteteko eta, bestela, bertan gelditzeko” . Hori dela-eta igeriarekin egiten omen zuen amets.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak