|
|
|
Klik
Uztarria
Musikaz blai egin ziren irailaren 23tik 26ra bitartean herriko txoko guztiak: Triku Festa izan zen 4. aldiz eta kontzertu ugari izan ziren ikusgai
|
|
'Yakuzi' taldea..
*Yakuzi* Durangoko taldea izan zen, igande arratsaldean (hilaren 26an), aurtengo Triku Festari karpan bukaera eman zion taldea. Aurretik, beste hainbat kontzertu izan zen bertan.
(Uztarria)
|
|
|
|
'Apunta' Onatz tabernan.
*Apunta*, azpeitiar eta azkoitiarrez osatutako taldea, ostiral gauean Oņatz tabernan aritu zen. Argazkian, talde horretako abeslaria.
(Uztarria)
|
|
|
|
'Atxuya' jo eta fuego..
Nahiz eta partaideak ez diren musika mundura iritsi berriak, *T* taldearen estreinako kontzertua izan zen. Argazkian, Aitor Bereziartua *Atxuiya* azpeitiarra, *T* talde berriko baxu-jolea.
(Uztarria)
|
|
|
|
Teknikariak.
Kontzertua ondo ateratzeko, beharrezkoa da teknikarien lana. Adi-adi egon behar izaten dute emanaldi bakoitzean.
(Uztarria)
|
|
|
|
Dj-ak ere bai..
Triku Festan ez ziren rock kontzertuak bakarrik egon entzungai. DJ-ak ere izan ziren, eta horiekin musika elektronikoa entzuteko aukera izan zen.
(Uztarria)
|
|
|
|
Garbitzen.
Asteburuan antolatzaileetako batzuek denetik egin behar izan zuten: barran egon, teknikari lanak... eta, argazkian ikusten den bezala, igande goizean karpa barrua garbitzea ere tokatu zitzaien.
(Uztarria)
|
|
|
|
Ikusleak.
Igande arratsaldeko azken kontzerturako jendea nekatuta zegoen, eta aulkian eserita ikusi zuten batzuek Triku Festari amaiera eman zion *Yakuzi*
(Uztarria)
|
|
|