Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urria »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik

Uztarria

Musikaz blai egin ziren irailaren 23tik 26ra bitartean herriko txoko guztiak: Triku Festa izan zen 4. aldiz eta kontzertu ugari izan ziren ikusgai

'Yakuzi' taldea.
'Yakuzi' taldea..  *Yakuzi* Durangoko taldea izan zen, igande arratsaldean (hilaren 26an), aurtengo Triku Festari karpan bukaera eman zion taldea. Aurretik, beste hainbat kontzertu izan zen bertan.  (Uztarria)
'Apunta' Onatz tabernan
'Apunta' Onatz tabernan.  *Apunta*, azpeitiar eta azkoitiarrez osatutako taldea, ostiral gauean Oņatz tabernan aritu zen. Argazkian, talde horretako abeslaria.  (Uztarria)
'Atxuya' jo eta fuego.
'Atxuya' jo eta fuego..  Nahiz eta partaideak ez diren musika mundura iritsi berriak, *T* taldearen estreinako kontzertua izan zen. Argazkian, Aitor Bereziartua *Atxuiya* azpeitiarra, *T* talde berriko baxu-jolea.  (Uztarria)
Teknikariak
Teknikariak.  Kontzertua ondo ateratzeko, beharrezkoa da teknikarien lana. Adi-adi egon behar izaten dute emanaldi bakoitzean.  (Uztarria)
Dj-ak ere bai.
Dj-ak ere bai..  Triku Festan ez ziren rock kontzertuak bakarrik egon entzungai. DJ-ak ere izan ziren, eta horiekin musika elektronikoa entzuteko aukera izan zen.  (Uztarria)
Garbitzen
Garbitzen.  Asteburuan antolatzaileetako batzuek denetik egin behar izan zuten: barran egon, teknikari lanak... eta, argazkian ikusten den bezala, igande goizean karpa barrua garbitzea ere tokatu zitzaien.  (Uztarria)
Ikusleak
Ikusleak.  Igande arratsaldeko azken kontzerturako jendea nekatuta zegoen, eta aulkian eserita ikusi zuten batzuek Triku Festari amaiera eman zion *Yakuzi*   (Uztarria)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak