Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urria »  Iritzia »  Plazatik plazara

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zenbat buru, hainbat aburu

Plazatik plazara

Xabier Saldias

Zaila da esatea zein dudan plazarik gustukoena. Mutriku bat, Iurreta bestea eta Peruri, Leioako auzo bat. Baten bat haserretuko zait baina... Mutrikun urtero izaten gara Eganekook, eta plaza ederra da. Perurin oso giro herrikoia izaten da, eta Iurretan, berriz, sekulako jendetza.

Zailena den? Azpeitia; norbere herrikoa zaila da beti. Igual, saninazioetan ez garelako joaten. Beti inauterietan edo sansebastianetan. Plaza ere deserosoa da erabat. Kiosko bat, kaiola baten modukoa. Jendea ere, tabernen kalean pasaeran ibiltzen da, eta ez da geratzen... Azpeitian, gainera, saninazioetan, beti kanpokoak ekarri behar dira, eta diru asko pagatuta. Ez dakit, bertakoa gutxiago bezala hartzen dute.

Hara, datorren urtean 35 urte dira Egan sortu zela, eta gustatuko litzaidake hasierako Egan harekin Azpeitian emanaldi bat egitea. Gu Javier Madinari laguntzen hasi ginen 1970ean, eta estreinaldia uztailaren 30an izan zen, San Inazio bezperan, hantxe, Gautxorin. Hura oroituz, Javier Madinarekin eta hasierako taldekideekin (Jose Luis Frantzesena Azpeitiko Bandako zuzendaria, Alberto Frantzesena anaia eta Iñaki Arenas) emango nuke gustura emanaldiren bat.

(…) 1980. urtean etorri nintzen Donostiara bizitzera. Egunean egunekoa bizitzea gustatzen zait, eta erabaki dudanarekin aurrera jotzen dut, ez naiz beti atzera begiratzen duen horietakoa. Nagoen tokian ahal den ondoena bizitzen saiatzen naiz eta ahalik eta lagun gehiena egiten. Azpeitian nengoela ere, herri asko pasatu genituen, eta horrek nomada bihurtzen zaitu. Azkenean, herri guztietakoa zara.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak