Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abuzutua »  Abentura da bizitza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Jakiteko

Abentura da bizitza

Ihintza Agirretxe

Batzuk oporretara abentura bila joaten dira; Fidel Olaizolarentzat, ordea, ohikoa da hori

Lintzan. 
Tirolen. 
Hawain. 

Batzuentzat oporra dena, besteentzat lan gogorra izaten da, eta hori ondo daki bai Fidel Olaizolak. Orain 22 urte hasi zen begirale lanetan eta ordutik ez da gelditu. Neguan eskia eta udan mendiko kirolak. Hori da azpeitiar honen egitaraua.

Gaur egun, Mendigorri abenturako enpresa du. “Lehen aldiz, Iratira joan nintzen begirale. Txikitatik ibiltzen nintzen eskiatzen eta behin lagun batek esan zidan lagunduko al nion, eta horrelaxe hasi nintzen. Baina orduan probatze aldera joan nintzen”. Probatze hura, ordea, lanbide egin du, eta Uztarriak presaka harrapatu du barrankoen jaitsiera batetik bueltan eta bizikletaz egin behar duen zeharkaldi baten atarian.

“Irailetik ekainera bitartean batik bat ikastetxeentzako ekintzak antolatzen ditugu. Horrez gain, Euskal Goi Mendi Eskolako gidaria naiz, eta hori Espainiako eta Europako gidarien elkartean sartuta dago. Beraz, urtean ikastetxeetako lanaz gain zenbait konpainia eta federazioen bitartez mundu osoan ibiltzen naiz lanean”. Lan asko egiten du baina hartzen du oporretarako beta ere: “Abenduan hasi nuen denboraldia eta irail aldera bukatuko dut. Urrian hartuko ditut oporrak eta orduan egin beharko dut eskapadaren bat”.

Beti abentura. Baina Fidel Olaizola ez da ez toaila hartu eta hondartzan egoteko horietakoa. “Astebete ondo pasatzen dut etxean, baina gehiago ez. Gero ezin dut egon. Garaiaren arabera nire bizimodua bidaiatzeko aprobetxatzen dut”.

Baina nora bidaiatuko ote du abentura zale batek? “Nik mundu erdia baino gehiago ezagutzen dut. Urtero begiratzen dut nora joan naitekeen eta nora nahi dudan joan. Batzuetan leku bat errepikatzen dut asko gustatu bazait, edo, bestela, herrialde berri bat ezagutzera joaten naiz”. Eta aurten zer? “Oraingoz, oso lanpetuta nabil eta ez dut pentsatzeko astirik. Baina seguru nonbaitera joango naizela. Gainera, normalean ez naiz hilabeteak lehenago prestatzen hasten. Pentsatu eta egin egiten dut”.

Iaz, adibidez, irailaren erdialdean hartu zituen oporrak eta bost egunen buruan Hawain zegoen. Di-da egiten du honek. “Bi hilabete pasatu nituen han bolkanak igotzen eta surfean”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak